Nola egiten dira abortuak gaur egun?
Abortatzeko teknikak haurdunaldiaren araberakoak izaten dira. Zenbat eta lehenago egin abortua, hainbat eta arrisku gutxiago emakumearentzat.
Gaur egungo teknikak hauexek dira:
Xurgapena: ohikoena da. Labur azaltzearren, xiringa sartzen da umetokian eta, makina baten laguntzaz, umetokiaren edukia xurgatzen da.
Legratua: legra izeneko tresna batez arraspatzen da umetokia.
Xurgapena eta legratua haurdunaldiak 12 aste bete baino lehen egin behar dira.
Eragiketa: erditzea eragiten da, umetokiaren barnea kanporatzeko hainbat farmako hartuta.
RU-486 abortatzeko pilula: aurreko guztien bestela, metodo hau ez da kirurgikoa. Ekamukeak konposatu kimiko bat irentsi behar du umetokiaren barnea kanporatzeko. Hasiera batean oso metodo erraza zirudien arren, ez da pilula hartzea bezain sinplea, abortatzeko modu geldoa eta oso gogorra baizik.