Nola eman ahal diot plazera neska bati? Baginaren zein aldetan ukitu behar diot? Hazieran bat botako du, plazeran plazeraz? Nik hala nahiko nuke.
Komenigarriena izaten da berari galdetzea zer gustatzen zaion eta zer ez. Azken batean gizakiak gara, ez makinak interruptore eta guzti. Lehenengo eta behin, ez zoaz zuzen-zuzen harira, ez; ezeren aurretik, eman musuak eta laztanak gorputz osoan, batez ere gehien gustatzen zaion ataletan. Pentsa ezazu agian berari ez zaiola gustatuko zuri gustatzen zaizun berbera. Beno, lehen une hori igarota, jakin behar duzu emakume gehienek ez dutela orgasmorik lortzen bagina bakarrik estimulatuz. Aitzitik, emakumeen atal sentikorrena klitoria da eta klitoriaren ingurua. Klitoria, dakizunez, zakil txiki moduko bat da eta baginaren sarreraren gainean dago, ezpain handiek babestua. Anatomia liburu batean ikusi ahal izango duzu klitoria; edo, bestela, neskalagunak, nahi izanez gero, erakutsi ahal dizu. Klitoria leun-leun estimulatu behar duzu eta beti ere bustita dagoela, oso sentibera denez gero, baliteke-eta mindu edo narriatzea. Horrela, bada, bila ezazu plazer handiena ematen duen gunea neskalagunari galdetuz non gustatzen zaion gehien. Aldi berean, eskatu ahal dizu berak zu ere estimulatzea. Ez ahaztu sexua bion kontua dela.
Ez da derrigorrezkoa, baina, hala ere, penetraziorik badago, ez ahaztu preserbatiboa erabiltz