Nola jakin kondoi bat apurturik edo zulaturik dagoen edo ez?
Normalean kondoiak, iraungi eta gero, lehor gelditzen dira, lubrikagarririk gabe, eta ikusi bezain laster kontura zaitezke zerbait arraora dutela. Baina zulaturik baldin badago, jartzeko momentuan apurtu egingo da; latexa, zulo txikiena ere edukita, apurtu egiten da tira egitean.
Fabrikatik nekez etorriko dira zulatuta, baina eguzkiak, beroak, hezeak eta abarrek narriatu egin ditzakete… eta ikusi bezain laster nabaritzen da.