non dago klitoria?
Arazorik gabe topa dezazun, irudi batzuk bidaltzen dizkizut eta topa ditzakezun beste gorputz atal batzuk ere deskribatuko dizkizut:
Venusen mendia pubis aldeko azalaren azpian dagoen gantz ehuna da, oro har bizarraz estalia. Nerbioak ere badituenez gero, estimulatzen denean sexu kilika sorrarazten du.
Ezpain handiak luzetarako toles bi dira. Kilikarik ez dagoenean, elkarrekin gelditzen dira, ezpain txikiak, bagina eta uretra zuloa babesten dituztela.
Ezpain txikiak bi dira, baginaren sarreran alde banatan kokaturik. Klitoriaren azpian elkartzen dira eta odol-hodi asko dituzte. Sexu kilikari erantzuten diotenean, kolorea aldatu eta atzera jotzen dute.
Azkenik, klitoria ezpain txikien gainean dago, elkartzen diren gunean hain zuzen. Klitoriaren atalak dira, batetik, gorputz bat, eta bestetik, buru edo glande bat. Glandea agerian dago eta nerbio gehiago ditu. Sexu kilika gertatzen denean, klitoriak atzera jotzen du bere txanoaren gainetik eta handitu egiten da.
Emakumeen organo sentikorrena denez gero, klitoria estimulatzea funtsezkoa da orgasmorik izango badugu.
Emakume bakoitzari modu jakin batez gustatzen zaio klitoria estimulatzea. Beraz, badakizu: ispilua hartu eta ikas ezazu nolakoa den, non dagoen eta nola estimulatu.