Non dago mutilen G puntua?
Dakizunez, emakumeak bide askotan irits daitezke orgasmora; horietako bat G puntuaren estimulazioa da. Gizonezkoek, aldiz, ez dute G punturik. Beraz, nola estimulatu gizonezkoak? Laztan eginez edo musu emanez eskuan, lepoan, bizkarrean, bularrean, titi buruetan, etab. Genitalak laztanduz, gainera, berehala berotuko dira.
Informazio guzti hau, dena den, oso orokorra da eta nolabaiteko segurtasuna eman ahal digu, bai, baina inportanteena da bikotekidearekin batera ikertzea zeintzuk diren plazer handiena ematen dioten gorputz atalak; hark berak lagun diezazuke aurkitzen zeintzuk diren gorputz atal horiek eta horretarako biderik onena mintzatzea da. Ez eman ezer jakintzat, aztiak ez gara-eta.