Noraino dira fidatzekoak preserbatiboak? Zein da antikontzeptiborik fidagarriena?
Haurduntzerik gerta ez dadin eta sexu bidezko gaixotasunik ez kutsatzeko modurik onena da preserbatiboa; ongi erabiliz gero, noski. Web honetan bertan, sexuaren atalean, informazio zehatz-zehatza duzu preserbatiboei buruz eta erabiltzeko modu egokiari buruz ere bai.
Sekula ez fidatu preserbatiborik gabeko sexu harremanak eduki nahi dituen batez: baliteke-eta, zurekin baino lehenago, gauza bera egin izana beste batzuekin, eta …
Beraz, emakumea zein gizona izan, ez pentsa gizonak ekarri behar duela beti kondoia eta eraman ezazu zuk zeuk zeurea. Sexu oralean ere komeni da preserbatiboa erabiltzea.
Kondoiaren egoerari dagokionez, iraungita baldin badago, erraz nabarituko duzu ikusi bezain laster, lehor egongo baita eta lubrikagarririk gabe. Kalterik edo zulorik edukiz gero, aldiz, zakilaren gainean jartzean, latexa apurtu egingo da.
Beraz, sexu harremanetan arrisku guztiak uxatzeko, ezinbestez erabili behar duzu preserbatiboa.