Orain dela ia bi urte hasi nintzen neskarekin eta oraindik ere mina ohi dauka sexuan aritzen garenean. Zergatik gertatzen zaio hori? Ez dakit zer egin, ez eta ondo egiten ote dudan ere.
Lehenengo eta behin, ez etsi eta saia zaitez ahalik eta lasterren konpontzen. Horretarako, onena bikotekidearekin hitz egitea izaten da eta garrantzi gehiegirik ez ematea. Sexuaz apur bat ikasi eta arau oinarrizko batzuei jarraituta, konpontzea lor daiteke erraz. <BR>Neskaren arazoa baliteke baginismoa izatea; baginismoaren eraginez, instintuz kizkurtzen dira bagina aldeko muskuluak, itxi egiten da baginako zuloa eta penetrazioa galarazi edo mingarri egiten du. Horren kausa beldurra da batzuetan: koitoaren edo haurduntzearen beldurra, hain zuzen. <BR>Hala eta guztiz, benetan baginismoa den edo ez jakiteko, hobe ginekologoarengana jotzen baduzue. <BR>Zalantza gehiagorik baldin badaukazue edo informazioa behar izatekotan, badakizue non gauden.<BR>Agur bero bat.