Orain dela urte pare bat kondiloma, sexu bidez kutsatzen den gaitzetako bat, diagnostikatu ziguten lagunari eta bioi. Ni sendatu egin naiz, baina laguna, aldiz, ez, berak ere tratamendua hartu duen arren. Zer egin dezakegu?
Kondilomak garatxo batzuk dira, 4 edo 5 zentimetrokoak; bagina, zakil edo ipurdi aldean agertu ohi dira, kutsatu eta hiru bat hilabetera. Kondilomak giza-papilomaren birusak sortzen ditu. Birus hori uzki- edota bagina-sexuaren bidez transmititzen da edo eskuetatik genitaletara.
Kondilomak sendatzeko, prestakin berezia erabili ohi da. Garatxo handiak, berriz, erauzi egin daitezke. Krioterapiak (izozketa) eta laserrak ere kendu dezakete gaitzak jotako ehuna. Emakumeak batez ere kontu handiz ibili behar dira kondiloma edukiz gero, zerikusia dauka-eta umetoki-lepoko minbiziarekin.
Zuei dagokizuenez, tratamendu topikoa nahikoa izan ez bazaizue, jo berriro medikuarengana, agian kirurgia beharko duzue-eta.
Eta guregana ere etor zaitezkete beti, informazio handiagoa behar baduzue.
Ondo ibili!
Kolokon