Segurua al da Nuvaring erabiltzea?
Nuvaringek pilula antikontzeptiboen konposizio berbera dauka; eta, pilula bezalaxe, eraginkorra da % 99an.
2002. urtean merkaturatu zen eta nahiko fidagarria omen da. Momentuz, beste antikontzeptibo batzuekin gertatzen den moduan, ez dauka % 100eko eraginkortasunik; baliteke, beraz, emakumeen ehuneko txiki bat, % 1, haurduntzea.
Nuvaringek epe luzean izango dituen ondorioak ikertzen ari dira; emaitzak, ordea, ez ditugu oraindik eskura. Dena den, ikertzaileek uste dute Nuvaringen abantailak pilularen berberak direla, gutxi gorabehera.
Nuvarigek denbora guztian uzten du odolean antzikontzeptibo kantitate berbera. Segurtasun handiagoa nahi izanez gero, zikloaren lehenengo zazpi egunetan, kondoiarekin batera erabiltzea da gomendagarria.
Gogoan izan, gainera, Nuvaring ez dela preserbatiboa bezain segurua, ez baikaitu babesten sexu bidez kutsatzen diren gaitzetatik. Eta oso inportantea da esatea bateraezina dela tabakoarekin, erretzeak handitu egiten baitu gaitz kardiobascular larriak jasateko arriskua.
Dena delarik, Nuvarig hartu ahal izateko, ginekologoaren errezeta beharko duzunez gero, eskatu ginekologoari Nuvaringen alde onak eta txarrak azaltzea eta gero zuk zeuk erabaki, zeure beharren arabera.