Txarra al da pastillak esnifatzea? Kaltegarria al da birrintzea eta haxixarekin nahastea porru batean?
Zein da txarragoa? Edurnezuri ala amaordea? Kontua ez da ona ala txarra izatea. Kontua da zuk bestela kontsumitu beharrik ote duzun edo ez. Eta zertarako? Gorputzarekin esperimentatzearren? Akuri ederra izango zinateke laboratorio batean. Dena den, pastillak esnifatu nahi badituzu, oso ongi birrindu, ezer baino lehen, eta kontuz ibili, pikorrek min egin diezazukete-eta sudur barnean.