Web guneko atalen batean irakurri dut ez duzuela gomendatzen bi lagunek errulo bakarra erabiltzea. Zergatik?
Erruloa esaten diogu edozein substantzia esnifatzeko (sudurean sartzeko) erabiltzen den gauzari, zilindro itxurakoa gehienbat. Eta horrelako gomendioa egiten dugu hainbatetan esnifatzean odoletan hasten garelako. Beraz, baten batek erabiltzen badu errulo bat eta errulo hori beste batek erabili badu lehenago eta odoletan hasi bada, bigarren lagunak esnifatzean hiru gauza sartzen du sudurretik: substantzia, odola eta odolak dakarren gaitza, gaixotasun asko odolaren bidez kutsatzen dira-eta.