zeintzuk dira ketaminaren ondorioak?

ketaminaren ondorioak konposizioaren (substantziaren garbia), dosiaren, kontsumitzen den inguruaren, hartzen duenaren aldartearen eta gorputz_ezaugarrien araberakoak izaten dira. Substantzia bera hartuta inork ez dauka beste batean erreakzioa da.

Hasieran, hartu eta 20 edo 30 minutura, euforia ematen du, ordu erdia edo dirauena. Gero behealdiadator, 3 bat ordu dirau.

Ketaminak bihotzaren erritmoa azkartzen du eta horrek takikardia leun bat dakar berez.

Laino ikusiko duzu dena.

Gorputza gogortu eta gelditu egingo zaizu. Ketaminak anestesia sorrarazten duenez gero, kendu egiten du mina. Gorputza ezerezean uzten duela esan daiteke.

Gorputza koordinatzeko ahalmena galduko duzunez gero, are arrisku handiagoa izango duzu erortzeko, kolpeak hartzeko eta istripuak edukitzeko. Zaurituz gero, ez duzu sumutako, minik ez duzu edukiko-eta.

Laringea ere gogortuko zaizu eta ezin izango duzu arnasarik ongi hartu. Airea falta duzula sentituko duzu eta oso litekeena da arnas gelditzea.

Goragaleak eta gorakoak ere edukiko dituzu.

Koordinazioa galduko duzunez gero, zeregin sinpleenak ere ezin izango dituzu egin.

Baliteke, halaber, izua, larria eta depresioa sortzea.

Ikusten duzunez, oso substantzia indatsua izanik, ondoriok kontuan hartzeko modukoak dira. Ketamina hartzeak arrisku ugari dakar. Zerbait gehiago jakin nahi baduzu, esa. Informazio hori eta askoz gehago dakar Askagintzaren "Drogas al desnudo" liburuak. Eta gainera, gure web gunea ere ikus dezakezu:droga atalean beste azpiatal bat daukagu ketaminaz.