zelan jartzen da tanpoi bat?
<P>Oso inportantea da, dena da, lasai-lasai egotea, horrela muskuluak ere lasaituko zaizkizu eta dena are errazagoa izango da- eta. Tanpoiak aplikadorea badauka:</P>
<UL>
<LI>Kendu bildukina. Zabaldu erabat aplikadorea. Tira egin, barruko tutua kanpora irten dadin, klik bat entzun arte. Hala egingo du behintzat aplikadoreak plastikokoa da.
<LI>Orduan prest duzu tanpoia barruan sartzeko. Eskuz ireki bagina apur bat, leunleun eta jarri hor aplikadorearen punta borbila. Egin bultza apur bat. Aplikadorea leun mugitzen ez bada, geldi zaitez momentutxo batean, lasaitu eta ekin berriro,tutua baginan sartu arte. Orduan barruko tutua lehengoaren barrurantz bultzatu behar duzu, baginarantz. klik bat entzuten baduzu tanpoi osoa irten dela tututik, horrek esan nahiko du tanpoia ondo jarri duzula. Kendu aplikadorea. Kordoitxoa zintzilika geldituko da baginatik kanpo eta tanpoia, ondo jarrita badago, ez duzu sumatuko.</LI></UL>