Zer da ketamina? Euskadin ba al dago?
Ketamina anestesiko disoziagarria da. Albaitariek erabili ohi dute animaliak anestesiatzeko. Ez da parrandan ibiltzeko moduko droga, zaratak eta leku itogarriek bidaia txarra eman diezazukete-eta. Esan bezala, anestesikoa da eta horrek esan nahi du, ketaminaren pean zaudelarik, istripua gertatzen bazaizu, ez zarela ohartuko hartu duzun kalteaz, minik sumatuko ez duzu-eta.
Ketak itxura mota asko duenez gero, gainera, indar handiagoa zein txikiagoa izan dezake eta arrisku handiagoa zein txikiagoa ekarri. Oso haluzinogeno boteretsua da. Euskadin egon badago.