Zer egin behar dut kondoia barruan geratuz gero?
Hazia bota ostean, zakila ez dago jada ez tente ez gogor, bigun eta txiki baizik. Horregatik, kondoiak ez du estutzen eta, zakila aterata, gerta daiteke baginaren barruan geratzea.
Beraz, zer egin dezakegu horrelakorik gerta ez dadin? Mutilak hazia bota eta berehala atera behar du zakila, kondoiari beheko partetik heltzen diola.
Kondoia barruan geldituz gero, lasai ibili. Etzan zaitez eta, belaunak tolestuta, sartu bi hatzamar baginan, pintza baten moduan. Hartu eta kanpora.
Behin aterata, mutilak hazia bota badu, gogoratu harduntzeko arriskua dagoela. Pentsa ezazu, beraz, koito osteko tratamendua komeni zaizun edo ez.