Zer egin daiteke baten bati txungoa ematen dionean, speed edo koka dela eta?
Txungoa emanda dagoenak agian ez daki bere gorputzak zer onartzen duen eta zer ez; beraz, hobe diru bilketan ibiliko balitz gobernuz kanpoko erakunde baten alde. Droga hartzeak arriskua dakar beti. Nekez jakin daiteke hartzen duzunaren kalitatea, berma-egiaztagiririk ez darama-eta. Eta norberaren aldartea inportantea da, horren arabera drogak modu batera edo bestera eragingo dizu-eta. Esan bezala, drogak arriskua dakar beti eta, horren ondorioz, gure gomendioa da erabaki hori zeuk bakarrik hartzea, hau da, ez dezala inork erabaki zure ordez. Horrela, zer edo zer gertatuz gero, zeuk bakarrik izango duzu horren ardura. Eta, zer edo zer hartzea erabakitzen baduzu, hartu apurka-apurka, eragina ikusi ahal izateko, gorputzak denbora izan dezan barneratzeko. Gainera, konfiantzako adiskideekin batera hartu eta, ahal izanez gero, horiek ezer hartu gabe egon daitezela. Horren ostean, ahaztu autoa eta motorra. Droga batek esperientzia txar bat eman badizu behin, oso litekeena da hurrengo batean ere berdin gertatzea. Ahaztu, beraz. Txungoa emanda dabilen norbait topatzen baduzu, ez utzi bakarrik eta eraman ezazu medikuarenera edo larrialdietako zerbitzuetara.