Zer ekarriko dit masturbazioak?
Masturbatu hala emakumeek nola gizonezkoek, biek, egiten dute. Bai batzuei bai besteei, masturbazioak gorputza lasaitzen die. Oso gomendagarria da, beraz, estresak jota edo urduri gabiltzanean, azterketa egin aurretik edo horrelako egoeretan, nahiko lasaigarria da-eta.
Bikoteen harremanetan ere oso gomendagarria da, bien nahiak bat ez datozenean, lasaigarria izan baitakioke sexuan jardun nahi duenari. Bikoteen nahiak orekatzeko, bada, balio du masturbazioak eta, gainera, zeraren aurretik, ostean eta bitartean egin daiteke, orgasmoa bermatzeko.
Masturbatuz gero, ez duzu pikorrik edukiko, ez zaizu ilea eroriko, ez zaizu horrelako ezer gertatuko.
Masturbazioa norbanakoak egin diezaioke bere buruari edo, bestela, elkarri egitekoa ere izan daiteke: zuk niri eta nik zuri; edonola eginda ere, oso baliagarria da zer gustatzen zaigun eta nola gustatzen zaigun jakingo badugu eta bikoteari ere zer gustatzen zaion eta nola gustatzen zaion. Halaber, geure gorputzaren eta lagunaren gorputzaren plazeraren posibilitate guztien berri ematen digu.
Hortaz, gerta daiteke zuri gauza zehatz bat gustatzea eta lagunari, ordea, ez. Horretarako dago masturbazioa, horren berri jakiteko, hain zuzen.
Hori guztia esanda, ez dizugu gomendatzen masturbazioa obsesio bihurtzea (etengabe eta ordu guztietan masturbatzen aritzea), obsesioak asaldurak baitira, bat ere gomendagarriak, beraz, ez eta osasungarriak ere.