Zer-nolako ondorioak ekar ditzake pilula antikontzeptiboak?
Gaur egun saltzen den pilulak bere egitekoa burutzeko behar den hormona kopuru txikiena dakar eta, horregatik, nekez dakar arazorik.
Sendagai gehienekin gertatzen den bezala, prospektuak esango dizu kontraindikazio asko daukala, baina horrek ez du esan nahi halabeharrez gertatuko zaizkizula denak.
Horregatik, ondorioak, bigarren mailako efektuak, gutxi eta leunak dira eta, oro har, erabili ahala galdu egiten dira.
Hala eta guztiz, gerta dakizuke bularretan tentsioa sumatzea, buruko mina, zorabioa, goragalea, haserre eta sumin egotea, sexurako gogorik gabe, nekaturik…
Horrelako ondorioak hiru hilabetetan joan ez bazaizkizu, zoaz berriro medikuntza kontsultara ea zer gertatzen den.
Eta ez ahaztu gauza inportante pare bat:
pilula ginekologo batek errezetatu behar dizula, eta
ez duela balio sexu-transmisiozko gaixotasunik aurrezaintzeko.