EGINGO DUGU?. Partaidetza-era berriak bizitza publikoan.

Lekua:
Koopera Aretoa.
Fernández del Campo kalea16.
Bilbao.

Egunak:
2011ko urriaren 6a eta 7a

Aurkezpena
XXI. mendean, Internet oinarri dituzten komunikazio plataforma berrien erabilera orokortu da. Informazioa arinago eta inoiz baino modu errazagoan partekatzeaz gainera, hainbat ekimen garatzen ari dira, eta, horiei esker, bitarteko hauek baliatu nahi dira herritarren partaidetza eremu sozial, politiko edo kulturaletan errazteko.
Gaur egun, aukerak azkar baino azkarrago garatzen dira eta horrek hainbat auzi planteatzen dizkigu:
Internet benetan al da partaidetza sozialerako estrategia ezberdin bat edo parte hartzeko bide berri bat? Gazteek auzi publikoetan duten partaidetza hutsala sendotzeko modu bat izan daiteke? Posible ote da mundu digitalean parte hartzetik benetako mundurako jauzia? Bitarteko hau gazteek bizitza publikoan euren ekarpenak egiten jarraitzeko eta ekarpen horiek egiteko aukera izatearen aldeko apustua da? Nora garamatzate aukera berri hauek guztiek?
Egun eta erdiz, galdera horiek erantzuten saiatuko gara. Enrique Dans, Domingo Comas, Dolors Reig, Juan Freire edo Miguel del Fresno bezalako profesionalek gaur egungo egoera aztertzen eta etorkizuneko horizonteak antzematen lagunduko digute.

Inskripzioa
Topaketaren gune izango den aretoak leku-kopuru mugatua dauka, eta, beraz, erreserbak inskripzio-hurrenkera zorrotz errespetatuz beteko dira.
Izena emateko, 30 euro sartu behar dira Bankinter-en edozein sukurtsaletan, 0128-9435-71-0105338071 zenbakiko kontu-korrontean, honekin batera doan buletina behar bezala beteta bidaliz eta, horrekin batera, diru-sarreraren frogagiria ere bidaliz:

Inskripzioa online ere egin dezakezu.

Informazio gehiago
Victor Moreno
94 442 57 84
proyectos@edex.es

¿Quieres dejar un comentario?