XI. BERDINTASUN JARDUNALDIAK. GARAI BERRIAK, LAGUN BERRIAK.

Aurten ere Portugaleteko Gizarte Ongizate Sailak Berdintasun Jardunaldiak antolatu ditu, agerian utzi nahian andre-gizonen arteko berdintasuna lortzeko konpromiso irmoa egin dugula.
Estatuko eta Euskal Autonomia Erkidegoko legeak onartu zirenetik, aurrera egin dugu berdintasunerako bidean. Hala eta guztiz, bene-benetako berdintasunik oraindik ez daukagu. Emakumeok lanesparru
publikoan sartuta gauden arren, muga ikustezinak egon badaude. Izan ere, lan-erronkak lortzeko berebiziko oztopoak ditugu prestakuntza eta gaikuntza nahikoa daukagun emakume askok. Kristalezko sabaia esaten diogu horri.
Trabak, oro har, askoz larriagoak dira emakume etorkinentzat. Gehienek ezkutuko ekonomian egiten dute lan, etxeko lanetan, hain zuzen ere.
Hori guztia dela eta, XI. jardunaldietan emakumeek lidergorako dituzten dohainei buruz egin nahi dugu gogoeta. Horretaz gain, kristalezko sabaia nola apurtu eta Gizarte Segurantzaren erregimen orokorrean etxeko lanak nola txertatu ere izango dugu hizpide. Dena dela, ezinbestean generoaren indarkeriaren ankerkeriaz ere hausnartu beharra daukagu. Tamalez, hilketen kausa nagusia dugu Espainian.
Horregatik guztiagatik, berdintasunerantz aurrera egiten jarraitzeko jardunaldi hauetan guztietan parte hartzera animatzen zaituztet.

Mª José Blanco
Gizarte Ongizateko alkateordea

Programa eta inskripzioak: www.portuigualdad.info


¿Quieres dejar un comentario?