IBILALDIA 2012 ABESTI LEHIAKETA
1.- Lehiaketa-eremua:
– Nazioarteko lehiaketa izango da eta edozein artista, talde edo bakarlarik har dezake parte. Lehian sartuko diren abestiak argitaletxe-kontraturik gabekoak izan beharko dute.
– Edozein musika estilotako abestiak onartuko dira.
– Nahitaezkoa da gutxienez ordu erdiko euskarazko errepertorioa izatea.
– Azkenik, aurrerago azaltzen den izen-emate formulario edo orria dagokion epe eta moduan bete beharko da.
2.- Derrigorrezko baldintzak:
Lehiaketan parte hartuko duen abestiaren letra euskaraz idatzi eta abestu behar da, gainera, nahitaez, “ikastola” eta “Ibilaldia” hitzak agertu beharko dira. Horrez gain, “Itxaropena” edo “Trapagaran” hitzen aipamenen bat agertzea hobetsiko da.
3.- Izen ematea eta lanen aurkezpena:
Talde eta bakarlariek, posta bidez, Ikastolara bidaliko dituzte honakoak:
– Abestia CD formatu digitalean.
– www.ibilaldia.net orrialdean eskegita egongo den izen emate orria.
(Honoko atalak ditu: izen artistikoa, taldekideen kopurua,haien izenabizenak,
helbidea, telefono zenbakia, helbide elektronikoa).*
– Talde edo bakarlariaren argazkia.
* Izen-emate orria betetzean, lehiakideak abestia edozein modu eta tokitan erreproduzitua izan dadin baimen espresa eta atzera bota ezina ematen du. Era berean, antolakuntzak hedabideetan abestiaren berri emateko eskubidea izango du. Berau, beste kantuekin batera zein bakarrik eskaini ahal izango da irrati, telebista (analogiko, digital edo kablez, Interneten screaming nahiz deskargatzeko audio edo bideo digital modura. Edonola ere, Ibilaldia 2012ko antolatzaileek egoki deritzoten edozein bitarteko erabili ahal izango dute.
Arestian aipatutako baimena lehiaketa deialdia zabaltzen den unetik indarrean izango da
mundu guztiarentzat eta inolako epe jakinik gabe.
Bidaltzen den gutunazalean “Ibilaldia 2012 Abesti Lehiaketa” agertzea eskatzen dugu.
Lanak bidaltzeko epea 2012ko Urtarrilaren 12an amaituko da. Postaz helarazten diren dagokienean, gehienez Urtarrilaren 12ko data duten gutunazalak onartuko dira. Ez da epe horretatik kanpo lanik onartuko.
Eskuz entregatzea erabakitzen badu inork, kontutan izan, arren, gabonetako oporrak.
ITXAROPENA IKASTOLA
Seber Otxoa kalea, 2
48510 Trapagaran (Bizkaia)
4.- Finalisten hautaketa:
Aurkeztu eta jasotako lan guztietatik, gehienez ere, 5 abesti hautatuko ditu Ibilaldia 2012 antolatzeaz arduratzen den Itxaropena Ikastolako epaimahaiak. Ondoren, www.ibilaldia.net web-orrian argitaratuko dira eta sare sozialen bidez edota weborrian bertan herri-bozketa irekia egingo da irabazlea nor den jakiteko. Finalistek, lehiaketa oinarrien 6. puntuko sariak eskuratzeko eskubidea izango dute.
Irabazle suertatzen den talde edo bakarlarien lana antolatzaileek editatuko dute behar duen kalitatea izan dezan. Horrez gain, kontratuaren iraupena behin-betikoa eta unibertso osorako balio izango du. Editatzea, beraz, antolatzaileek edo haiek aukeratutako hirugarren batek egingo du eta abestiaren ustiapena, nolanahiko formatu eta eratan, antolakuntzaren esku geratuko da.
Irabazleak Trapagaranen (Bizkaia) 2012ko Ibilaldia ospatzen den egunean gutxienez kontzertu bat eskaintzeko aukera izango du, beti ere hala nahi izatekotan. Emanaldia doakoa izateko konpromisoa hartuko du.
5.- Irabazleen izendapena:
Bozkatzeko epea amaitu eta gehienez jota 10 egunetara irabazleen izena ezagutaraztera emango dute Itxaropena Ikastolako ordezkariek. www.ibilaldia.net web orrialdean eta Ibilaldia 2012k dituen sare sozialetan ezagutarazteaz gain, antolatzaileek konpromesua hartzen dute idatziz edo telefonoz irabazleari albistea helarazteko. Ibilaldi Elkarteko ordezkariek eta Itxaropena Ikastolako ordezkariek abestia aurkezteko egin behar duten prentsaurrekoan irabazle suertatzen den talde edo bakarlariak ere parte hartzea eskatu liteke, beti ere, kontutan izanda bakoitzaren lan egoera eta bestelakoak.
6.- Sariak:
2012ko Ibilaldia egunean irabazlearen kontzertua izango da, antolakuntzak egoki iritzitako eszenatoki eta orduan, posible den heinean eskenatoki nagusian eta ahalik eta jende gehienak ikusteko orduan izango da kontzertua. Musika ekipoaren gastuak (backlinea barne, antolatzaileen kontura izango dira.
Lehiaketan irabazle izan den abestiaren bideo-kliparen gidoia, zuzendaritza, errealizazioa eta edizioaren gastuak ere antolatzaileen ardura izango dira.
Azkenik, bideo-kliparen promozioa ere antolatzaileen ardura izango da.
7. Bestelakoak:
Antolatzaileak ez dira galdutako edota jaso gabeko materialen kargu egingo,ez eta, arrazoia edozein delarik ere, berandu iritsitakoez. Oinarrietan zehaztutako baldintzak betetzen ez duen lana ez da ontzat emango.Bestalde, lehiakideek bidalitakoa editatzeko doan erabili ahal izateko baimen espresa ematen dute.
Aipaturiko baldintzak bere osotasunean edo partzialki betetzen ez dituenak lehiaketatik kanpo geratuko da.
Antolakuntzak, halaxe erabakitzekotan, lehiaketa oinarriak aldatu edota bertan behera uzteko eskubidea izango du, beti ere parte-hartzaileei jakinaraziz.
Parte hartzaileek bidalitako informazioa antolakuntzaren datua-basean jasota geratuko da, etorkizuneko promozio lanetan erabili ahal izateko. Beti ere, pertsona datuen egungo legedipean. Horrez gain, oposizio, heleratze, zuzentze zein bertan behera uzteko eskubideak izango dituzte euren eskaria honako helbidera helaraziz:
Ikastola Itxaropena
Seber Otxoa 2
48510 Trapagaran Bizkaia
Izen-emate orria bete eta sinatzen duen horrek dokumentu honetan agertzen diren baldintzak behar bezala irakurri eta onartzen dituela adierazten du. Inolako arazorik balego, informazio gehiago behar izatekotan, Itxaropena Ikastolako ordezkariak zein Ibilaldia Elkarteko ordezkariak prest azalduko dira behar diren azalpenak emateko.