ADIN TXIKIKOAK ETA ALKOHOLA: PREBENTZIOA BERRIRO PENTSATZEA.
AURKEZPENA
Alkohola neurriz kanpo edatea drogaren inguruko arazorik garrantzitsuenetakoa eta, aldi berean, ahaztuenetakoa izan da gure herrialdean. Adin txikikoek substantzia horrekin duten harremanaz mintzatzen bagara, eta garatutako politikei begiratzen badiegu, egoerari modu coherente eta sistematikoan aurre egitea falta dela sumatzen da, bildutako jakintzaren arabera modu eraginkorrean esku hartu ahal izateko.
Gure gizartean, arazorik al dute nerabeek alkoholaren kontsumoarekin? Hala bada, zein da arazo horien jatorria? Modu egoki eta eraginkorrean jarduten ari al gara? Ba al dago politika publiko irmorik alor honetan? Existitu beharko litzateke? Orain arteko esku-hartzeei dagokienez, zer mantendu behar da? Zer utzi behar da?
Topaketa honetan eztabaidagai izango ditugun galderetako batzuk dira horiek. Helburua etorkizunean egin beharreko esku-hartzeak zehazten lagunduko duten ondorioak lortzea da.
METODOLOGIA
Topaketa parte-hartzailea dinamizatzea da gure asmoa; beraz, metodología taldekako eztabaida izango da. Goizeko bi gaiek 10 minutuko hitzaldiak izango dituzte, gaiaren zenbait alderdi testuinguratzen laguntzeko. Hitzaldi bakoitzaren ostean, 20 minutuko eztabaida egongo da. Arratsaldeko saioa eztabaida irekia izango da. Talde bakoitzak eztabaidaren ondorio nagusiak jasoko dituen kontalari bat izango du. Kontalari nagusiak ekarpen guztiak batuko ditu dokumentu bakarrean, eta zirriborroa topaketa bukatutakoan aurkeztuko da.
EGITARAUA
08:30 – 09:00 h.
INAUGURAZIOA
Jesús Antonio Pérez de Arróspide. Drogarik Gabe Bizi Fundazioko Lehendakaria.
Maristela Monteiro. Alkohola eta Substantzien gehiegizko erabilera Aholkulari Nagusia. OPS/OMS.
Mikel Torres. Portugalete-ko Alkatea.
09:00 – 11:30 h.
Nerabeen alkohol kontsumoa.
Nolakoa da nerabeen alkohol kontsumoa?
Joseba Zalakain. SIISen zuzendaria.
Zein da bere esanahia?
Domingo Comas. Atenea Fundazio Lehendakaria
Zein eragin soziosanitario du?
Maristela Monteiro. OME.
Zein da bere eragin psikosoziala?
Maite Cortés. Psikologia-Irakaslea. Valentziako Unibertsitatea.
Nola baloratu eskubideen ikuspuntutik?
Jaume Funes. Psikologo, hezitzaile eta kazetaria.
11:30 – 12:00 h. Atsedena
12:00 – 14:30 h.
Erantzun egokiak ematen ari al gara?
Zein politika publiko izan behar dira alor honetako esku-hartzearen oinarri?
Javier Gallego. Osasunerako Hezkuntza Ataleko burua. Osasun Publikoko Zuzendaritza Nagusia. Aragoiko Gobernua.
Zein ebidentzia dago prebentzioan eraginkorra denari buruz?
Fernando Martínez. Gaztela eta Leongo Drogarako Mandatariaren Eskualdeko Zerbitzu koordinatzailea.
Nola konprometitu eskola prebentzioarekin?
Cándido Hernández. Heziketa-Berrikuntza Zuzendaria. Eusko Jaurlaritza.
Nola jardun dezakete familiek?
Ioseba Iraurgi. Deusto Osasunaren Zuzendaria.
Eraginkorrak al dira esku-hartzeak aisialdiko testuinguruetan?
Mari Àngels Duch. Irefrea.
14:30 – 15:30 h. Bazkaria
15:30 – 17:30 h.
Nola hobetu esku-hartzeen eraginkortasuna?
Zein izan behar dira lehentasunak?
Nola bermatu esku-hartzeek ebidentzia irizpideei jarraitzen dietela?
Nola ebaluatu dezakegu garatutako politiken eraginkortasuna?
17:30 – 18:00 h. Atsedena
18:00 – 18:30 h. Ondorioak – Asier Gallastegi