ERANTZUKIZUNA ERDI BANA. MARTXOAREN 8A: EMAKUMEEN NAZIOARTEKO EGUNA
Gure gizartearen arlo askotan (politika, enpresa, erakundeak, ekonomia…) emakume gutxiegi daude erabakiak hartzeko guneetan. Horrek garbi erakusten du oraindik ere lan handia egin behar dugula benetako berdintasuna lortu arte.
Udalei bagagozkie, esan behar dugu gaur egungo euskal alkateen % 22 baino ez direla emakumezkoak. Horregatik, Martxoaren 8a dela eta, Portugaleteko Udalak esku-orri honetako jarduerak aurkeztu nahi dizkizue. Horien guztien asmoa da nabarmentzea oso garrantzizkoa dela emakumeak gure gizartearen erabaki-guneetan egotea, gizon eta emakumeen arteko harremanak, hala gizartean nola arlo pribatuan, orekatuagoak izango badira.
ARLO GUZTIETAN PRAKTIKATU BERDINTASUNA
Mikel Torres, Alkatea
MARTXOKO JARDUERAK
Otsailaren 23a eta martxoaren 2, 9, 16 eta 23a
Ikastaroa: Defentsa pertsonala neskentzat
Ordutegia: 10:30 – 13:30
Lekua: Gazte Gela.
14-30 urte bitarteko neskak.
Aldez aurretik izena eman behar da.
EHUko hautaketa askeko kredituen baliokidetza.
Martxoaren 1etik 27ra
“Te corresponde, nos corresponde” erakusketa, Gurutze Gorriarena
Ordutegia: Astelehenetik ostiralera, 16:00etatik 21:00etara. Larunbatetan, 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 21:00etara
Lekua: Gazte Gela.
14-30 urte bitartekoak.
Martxoaren 4tik 15era
“Artea eta emakumea” margolanen erakusketa / Santa Klara kulturtegiko margolaritza ikastaroa.
Herritar guztientzat.
Areto txikia.
Lekua: Santa Klara kulturtegia.
Martxoaren 5a
Lantegia: Emakumearen Eguneko Paparrekoa
Ordutegia: 18:00
Lekua: Gazte Gela.
14-30 urte bitartekoak.
Martxoaren 6a
Harpa, Irlandako txirula eta txirula kontzertua
Kontzertua bukatuta, etxeko postreak denontzat.
Ordutegia: 19:00
Lekua: Santa Klara kulturtegia.
Herritar guztientzat.
Plaza kopurua mugatua da. Behin kontzertua hasita, ezin izango da aretoan sartu.
Martxoaren6, 7 eta 8a
Zikin zaitez emakumearen alde. Egin ezazu horma-irudia.
Ordutegia: 18:00 – 20:00
Lekua: Gazte Gela.
14-30 urte bitartekoak.
MARTXOAREN 8A
Kontzentrazioa, Emakumearen Eguneko erakundearen manifestua irakurtzeko
Ordutegia: 12:00
Herritar guztientzat.
Lekua: Solar plaza.
Herri bazkaria, udalerriko emakumeen omenez
Ordutegia: 14:30
Lekua: Buenavista gizarte-etxea.
Herritar guztientzat.
Aldez aurretik izena eman behar.
Antzerkia: “Ser o no ser… visible”
Cristina Castillo
Ordutegia: 18:30
Lekua: Santa Klara kulturtegia.
Herritar guztientzat.
Plaza kopurua mugatua da. Behin ikuskizuna hasita, ezin izango da aretoan sartu.
Martxoaren11, 13, 18, 20, 25 eta 27a
Ikastaroa: “Autoestimua handitu”
Emakumeok geure burua ondo ezagutu eta preziatu behar dugu, geure bizitzaz kementsu erabaki ahal izateko.
Ordutegia: 19:00 – 21:00
Lekua: Gazte Gela.
14-30 urte bitarteko neskak.
Aldez aurretik izena eman behar da.
Martxoaren15a
Antzerkia euskaraz: “Evita”
Ordutegia: 20:00
Lekua: Gazte Gela.
14-30 urte bitartekoak.