HERRITARREN TOPAKETA “ NEURRIAK HARTUTA”

Herritar agurgarri hori:
Portugaleteko Udalak, apirilaren 24an, 18:00etatik 21:00etara Santa Klara kulturtegian herritarren parte-hartzerako eszenatoki berria antolatu zuen, alegia, Herritarren Birtopaketa: “Neurriak hartuta”.
“Ordua da berba egiteko” lehen herritarren topaketa iazko urriaren 6an egin ondoren iritsia zen unea neurriak hartzeko. Izan ere, Portugaleteko herritarren parte-hartze horri doitu nahi genion bere tamainan trajea gure udalerrian herritarren parte-hartzearen diseinua are gehiago josteko asmoz.
Mezu honekin batera esteka bat eransten dizut- eztabaidagai bakoitzeko bat-lau dokumentuak eskuragarri izateko. Dokumentuotan birtopaketa haren transkripzioa duzu. Esteka sakatuz gero, ikusi ahalko duzu zer ondorio atera ziren: Herritarren Birtopaketa “ Neurriak hartuta”
Idazki honetaz ere baliatzen naiz eskerrak emateko bere denbora ematen dutenei topaketan parte-hartzen eta bere ikuspuntuak partekatzen, beti udalaren kudeaketa hobetze aldera.

Har ezazu besarkada bat.
Mikel Torres
Alkatea

¿Quieres dejar un comentario?