REC SAKATU ETA PARTE HARTU “RECACCIONA: PARTE HARTZEKO GARAIA DA!” LEHIAKETA

Informazio-iturria: www.egk.org
Elkarteetan, Gobernuz Kanpoko Erakundeetan, astialdi taldetan, alderdi politikoetan eta gizarte mugimenduetan gazteok egiten dugun lana gauzak aldatzeko ezinbestekoa dela sentitzen al duzu?
Zuk ere uste duzu pertsona txiki askok, leku txikietan, gauza txikiak egiten… mundua aldatu dezakegula?
Kontatu ezazu bideo batean! Euskadiko Gazteriaren Kontseilutik "RECacciona. Parte hartzeko garaia da!" lehiaketa abiatu dugu.
Zure bideoen bitartez, eta zure erara, parte hartzearen garrantzia erakutsi dezazula gustatuko litzaiguke. Gure helburua hauxe da: gure eskubideen jabe eta hiritar aktibo izateko parte hartzeak duen balioa ikustaraztea.

Animatzen al zara?
• Gutxienez bi pertsonaz osatutako taldea osatu.
• Izen-emate orria bete (irailaren 15a baino lehen) eta kontatu iezaguzu zertan gastatuko zenukeen saria, irabaziz gero.
• Gehienez hiru minutuko iraupena duen bideoa egin, gai honen inguruan: "RECacciona. Parte hartzeko garaia da!".
• Youtubera igo ezazu, bidali lotura
komunika@egk.org helbidera eta bidali kopia bat DVDan Euskadiko Gazteriaren Kontseiluko Gasteizko egoitzara, irailaren 30a baino lehen. eta Euskadiko Gazteriaren Kontseilura bidali, irailaren 30a baino lehen..
Ezagutu oinarriak eta, badakizu… parte hartzeko garaia da!


 

¿Quieres dejar un comentario?