BERRI TXARRAK, DEAFFEST JAIALDIKO KARTELBURUBERRI TXARRAK, DEAFFEST JAIALDIKO KARTELBURU

Informazio iturri: www.eitb.com
Urriaren 19an Deaffest jaialdiaren aurreneko edizioa hartuko du Durangok. Arratsaldean hasiko dira kontzertuak, eta gauerdira bitartean hainbat taldek joko dute Plateruenan zein Landako gunean.
Berri Txarrak buru duen kartela Willis Drummond, Non Servium, Porco Bravo, Juantxo Skalari & La Rude Band, Nao, Mentenguerra, Moksha, Cohen, Crisix, On, Indarrap, Amodio, Glaukoma, Herri Oihua, Kokein, Subestimados, SR. Mit, Selas, Krome eta Sho-Hai Al CD taldeek osatuko dute. Gainera, Elepunto, Elvis Caino eta BallBreaker disko jartzaileak arituko dira.
Gazteak babestutako Deaffest jaialdirako sarrerak salgai daude jada. Irailaren 9ra arte 10 eurotan eskuratu daitezke. Hortik aurrera, 13 eurotan egongo dira salgai, eta txarteldegian 20 euroko prezioa izango dute.
Sarrerak Musikaze.com, Kulturalive.com eta Plateruena.net webguneetan daude eskuragarri.


 

¿Quieres dejar un comentario?