Azkena Rock bueltan izango da udazkenean edizio berezi batekin

Jaialdi gasteiztarrak 10 eguneko programa izango du, 21 artistekin. Horien artean, adibidez, Loquillo, El Drogas, Carolina Durante, Lendakaris Muertos eta Kaotiko aurkitzen dira

Datorren irailaren 22tik urriaren 3ra bitartean, Iradier Arena izango da egun bizi dugun osasun-egoerara egokitutako Azkena Rock Festival jaialdiaren edizio bereziaren kontzertuen eszenatokia.

Guztira, 21 izango dira aurtengo edizioan parte hartuko duten artistak; guztiek, hori bai, rock ‘n’rollaren korronte desberdinak irudikatuko dituzte: rocka, punka edo rockabilly-a, bai izen ospetsuekin bai ahots gazteagoekin. Hamar egunez, gitarra elektrikoek Iradier Arena berotuko duten euren soinu bereizgarriarekin.

Kontzertuetarako sarrerak gaur bertan jarri dira salgai jaialdiaren web gunean.

Azkena Rock edizio berezi hau irailaren 22an hasiko da Lendakaris Muertos Ezpalak taldeekin. Hurrengo eguneak, irailaren 23an, Los Enemigos eta Liher taldeen txanda izango da, eta irailaren 24an El Drogas eta The Lizards taldeena. Irailaren 25ean Carolina Durante eta Biznaga hartuko dute eszenatokia eta irailaren 26an Johnny Burning eta The Soul Jacket.

Irailaren 29an Kaotiko eta Puraposse taldeen ikuskizuna eta The Wax taldearen ikuskizuna izango dira ikusgai. Irailaren 30ean, Ray Collins Hot Club eta Micky & The Buzzen txanda izango da. Azken hiru kontzertuak, berriz, urrian izango dira: urriaren 1ean Loquillo eta Seda; urriaren 2an, Los Zigarros eta Los Estanques; eta, urriaren 3an M-Clan eta Razkin.

Gainera, bere 20. urteurrena dela eta, jaialdiak jada martxan jarri du datorren urteko edizioa. Edizio hori 2022ko ekainaren 16, 17 eta 18an ospatuko da Mendizabalan eta dagoeneko hainbat izen iragarri ditu: Patti SmithThe OffspringSocial DistortionBrian WilsonEmmylou HarrisDrive-by TruckersSuzi QuatroFu Manchu eta Daniel Romano.

Hauxe da udazkeneko edizio bereziaren programazioa:

Irailak 22:  LENDAKARIS MUERTOS + EZPALAK

Irailak 23:  LOS ENEMIGOS + LIHER

Irailak 24:  EL DROGAS + THE LIZARDS

Irailak 25:  CAROLINA DURANTE + BIZNAGA

Irailak 26:  JOHNNY BURNING + THE SOUL JACKET

Irailak 29:  KAOTIKO y PURAPOSSE + THE WAX

Irailak 30:  RAY COLLINS HOT CLUB + MICKY & THE BUZZ

Urriak 1:  LOQUILLO + SEDA

Urriak 2:  LOS ZIGARROS + LOS ESTANQUES

Urriak 3:  M CLAN + RAZKIN

INFORMAZIO ITURRIA: gazteberri.eus

¿Quieres dejar un comentario?