Gure istorioak, gure ikuspuntuak. Gazteok ere ahotsa dugulako!

Zortzi hizlari gaztek euren ibilbidea eta istorioa kontatuko digute kulturaren, artearen edo kirolaren esparruan. Euren komunitateetako kultura- eta kirol- bizitzan aktiboki parte hartzeko bidean, aurre egin behar izan dituzten erronkak eta ikasitakoak azalduko dituzte, euren parte hartzeko eta adierazteko eskubidea aldarrikatuz.

Xabier Madariaga kazetariak aurkeztuko duen ekitaldi honetan parte hartuko dute: Nextor Ocaño (@nexgraff) margolari eta muralista, Vicky Gallego (@lunanuevavicky) eduki sortzailea eta trans-aktibista, Martin Barandalla (@m_dmartinfotos) naturako argazkilaria, Olaia Tejeda eliteko kirolaria (@olaiats.fisio), Maikys (@Maikyss_) kirola eta modari buruzko eduki sortzaile bikote gaztea, eta Olatz Martija eta Anne del Moral ekintzaileak, berrikuntza eta moda jasangarria bultzatzeko @duara.agency agentziaren sortzaileak.

Sarrerak doakoak dira eta gonbidapena eskuragarri daude honako esteka honetan: GAZTECHANGE 7.edizioa

GAZTECHANGEren zazpigarren edizioak haurren eta nerabeen eskubideak babestearen garrantzia aldarrikatu eta ikusarazteko premia jarri nahi du eztabaidaren erdigunean, #PiztuZureEskubideak lelopean.

UNICEF Euskadiko Batzordeak eta Lagunarte Deustuko Unibertsitateko ikasleen elkarteak antolatutako ekitaldia da, Eusko Jaurlaritzako Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoko departamentuaren kolaborazioarekin.

Cartel séptima edición del Gaztechange

AN IIZENA

Reloj
18:30 ean
Calendario - Viernes 21 de noviembre
Ostirala, azaroak 21
Auditorio - Museo Guggenheim Bilbao
Auditoria, Guggenheim Bilbao Museoa

hes gela hezitzailea Portugaleten, bideojokoen eta pantailekiko erabilera osasungarria sustatzeko

Portugaleteko Udalak, Gazteria Sailaren bitartez, jarduera berri bat antolatu du: familia osoarentzat egokia den ihes gela hezitzaile bat, pantailekiko eta bideojokoekiko erabilera arduratsua eta osasungarria sustatzeko helburuarekin.

“Arduraz jokatu, adimentsu bilakatu” lelopean, esperientzia honek familian hausnarketa eta lankidetza sustatu nahi ditu, dibertsioa eta ikaskuntza uztartuz.

Egunak eta ordutegiak

Ihes gela azaroaren 17tik 23ra egingo da, Santa Klara Kultur Etxean, honako ordutegiarekin:

Astelehena–Osteguna: 18:00 – 20:15
Ostirala: 17:30 – 21:15
Larunbata: 10:30 – 14:15 / 16:30 – 21:45
Igandea: 10:30 – 14:15 / 16:30 – 21:00

Familia osoarentzako jarduera

Jarduera hau familian egiteko pentsatua dago, gurasoek eta haurrek elkarrekin parte hartu ahal izateko, pantailen aurrean denbora kudeatzen eta emozioak hobeto ulertzen ikasteko.

6 eta 12 urte bitarteko haurrentzat
Gutxienez 2 pertsona eta gehienez 7 pertsona

Iraupena: 40 minutu

📲 Izen-emateak

Jarduera doakoa da, baina beharrezkoa da aurrez izena ematea, kartel ofizialeko QR kodea eskaneatuta.

Lekua: Santa Klara Kultur Etxea
Antolatzailea: Portugaleteko Udala
Laguntzailea: Balance Phone

Esperientzia dibertigarria eta hezitzailea, elkarrekin jolastu, hausnartu eta ingurune digital arduratsuagoa eraikitzeko aukera bikaina.

Portugaleteko Udalak gonbidatzen zaitu martxoaren 31n “Tik Tok garaiko hezkuntza

erronkak. Ba al dakigu nola lagundu eta eragin gazteei?” hitzaldira. Santa Klara kulturtegiko ekitaldi-

aretoan izango da eta Amelia Tiganus izango dugu hizlari.

Hizlariak gazteen belaunaldiaren sexualitateaz, sexu-indarkeriaz eta pornografiaz jardungo

du ikasteko nola lagundu eta eragin haiei positiboki beren garapen osoan.

Zure interesekoa izan daitekeelakoan, begirunez agurtzen zaitut.

Osasunez Hazi izenarekin, ikasturte honetan abian jarri da Portugaleteko eta
Lehen Hezkuntzako hirugarren, laugarren eta bosgarren mailetako
haurrentzat ingurune seguruagoa eta osasungarriagoa sortzeko programa.
Norberaren eta gizartearen garapenari lagunduz, ohitura osasungarriak eta
kaltegarriak identifikatuz eta ohitura onak sustatuz.

Portugaleteko Lehen Hezkuntzako 7 ikastetxetako ikasleek (Maestro
Zubeldia, Ruperto Medina, Gabriel Celaya, Karmengo Ama, Asti Leku,
Kanpazar eta Virgen de la Guía) horma-irudiaren/collagearen artea, mozteko
eta itsasteko artea aurkitzeko aukera izan dute. Esperientzia hori ikasleen
ongizatea eta osasuna ikasgelan lantzeko aukera gisa planteatu da, collagearen/horma-irudiaren bidez beren barne-munduarekin eta irudimenarekin konektatuz.

Horrela, aipatutako ikastetxeetako 30 ikasgelatako 492 ikaslek parte hartu dute.

Nola lan egin dute ikasgelan?

Lehenik eta behin, hainbat ohitura aurkeztu behar dira, pantaila digitalen
laguntzarekin arriskuei buruzko kontzientzia handitzeko, eta elkarrizketaingurune bat sustatu behar da, non beren burua adierazi eta beren
esperientzia pertsonalak kontatu ahal izan dituzten, beste pertsonengandik ikasteko eta ideia berriez hornitzeko.

Bigarrenik, koloretako paperak eta guraizeak erabili dituzte, hormetan itsatsiz
joan diren ohituren imajinario bat sortuz. Batzuetan banaka eta beste batzuetan
taldeka.

Hirugarrenik, horma-irudiaren aurrean joan dira, gainerako ikaskideen aurrean adierazteko zer ohitura irudikatu dituzten eta zergatik. Ekintza horrek
jendaurreko azalpenera eramaten ditu, ahozko adierazpena euskaraz
praktikatuz, eta lotsa gainditzeko eta beldurra kentzeko modua azalduz.

Erakuzketa.

Gaur aurkezten dizuegu egindako lana, erakusketa moduan, 20 horma-irudi
dituena. Erakusketa otsailaren 21era arte egongo da zabalik hemen, Santa
Klaran.

Horma-irudi horiek ikastetxe parte-hartzaile bakoitzean azaldu dira, eta orain
herritar guztiei erakusteko unea iritsi da.