PORTUGALETEKO UDALAK ONLINE JOKOAREKIN eta APUSTUEKIN lotutako arriskuei buruzko kontzientziazioa, hezkuntza eta prebentzioa helburu nagusi dituen jarduera bat proposatzen die gazteei. Funtsezkoa da ulertzea jolasa jarduera kaltegabea edo entretenigarria izan badaiteke ere, ondorio latzak ekar ditzakeela haien bizitzan eta ingurunean.

“90 gradutan” elkarteak Solar plazan egiten duen kamioi batean instalatutako SCAPE ROOM batean parte hartu nahi da. Horren gai nagusia joko problematikoa da.

Jarduera hau Portugaleten egingo da, urriaren 7tik 13ra, eta gazteek kartelean agertzen den QR baten bidez eman ahal izango dute izena.

Ordutegia 17:00etatik 21:00etara izango da asteazken, ostegun eta ostiraletan, eta larunbatean eta igandean 10:00etatik 13: 00etara, eta 17: 00etatik 21: 00etara arratsaldez.

Datorren apirilaren 17an, 18:30ean,  Unai Garma (@ugarma) eta Álvaro Beristain (@beris_), @a90grados enpresakoak, izango ditugu Santa Klara Kulturtegian eta jokoari buruzko “ Zeure alde apustu egin ” izenburuko hitzaldia eskainiko digute.

Sarrera doakoa izango da guztientzat, lekua bete arte.

Datorren urriaren 19an (osteguna), 18:00etan,  María Gaztelu (@mariiagaztelu) eta Yiren López (@yirenlopezz) izango ditugu Santa Klara Kulturtegian, “Sare sozialak, arriskuak eta aukerak ” izenburuko hitzaldiarekin.

Sarrera doakoa izango da guztientzat, lekua bete arte.

El próximo jueves 19 de octubre a las 18:00, en el Centro Cultural Santa Clara contaremos con la presencia de María Gaztelu (@mariiagaztelu) y Yiren López (@yirenlopezz) con la conferencia que lleva por título “Redes sociales, riesgos y oportunidades ”.

La entrada será  libre hasta completar aforo.