EUROPAN ZAHARTZE AKTIBOAREN ETA BELAUNALDIARTEKO ELKARTASUNAREN URTEA
Portugaleteko Udalak bat egiten du ekimen horrekin, zeren eta, gure biztanleria erritmo azkar batez zahartuz doala, herritarrek horretaz gogoeta egiteko aukera ona ere badela.
Gainera, horrek guztiak dakartzan aukerak eta gizarte-aberastasuna ere ezagutarazi eta azalarazi nahi ditu.
Portugaleten, herriko 22 entitatek eta Udalak batera lan egin dute, deklarazio honetaz gain, aurreikusitako helburuak gauzatzeko ahaleginetan eta ekimenak sustatzeko eta zabaltzeko ere bai.
Parte-hartzea bultzatzen duen gune batetik abiatuta, jardueren egitaraua antolatu dugu.
Jarduera horiek bi sasoitan daude banatuta, ekimen berriak ere sartuz joateko: udaberriuda, gaur aurkeztuko dizueguna, hain zuzen ere, eta udazken-negua, irailean aurkeztuko duguna.
UDABERRI ETA UDARAKO AGENDA: http://www.portugalete.org/portal_localweb/RecursosWeb/DOCUMENTOS/1/0_2016_1.pdf