GAZTECHANGE. 7º edizioa
Gure istorioak, gure ikuspuntuak. Gazteok ere ahotsa dugulako!
Zortzi hizlari gaztek euren ibilbidea eta istorioa kontatuko digute kulturaren, artearen edo kirolaren esparruan. Euren komunitateetako kultura- eta kirol- bizitzan aktiboki parte hartzeko bidean, aurre egin behar izan dituzten erronkak eta ikasitakoak azalduko dituzte, euren parte hartzeko eta adierazteko eskubidea aldarrikatuz.
Xabier Madariaga kazetariak aurkeztuko duen ekitaldi honetan parte hartuko dute: Nextor Ocaño (@nexgraff) margolari eta muralista, Vicky Gallego (@lunanuevavicky) eduki sortzailea eta trans-aktibista, Martin Barandalla (@m_dmartinfotos) naturako argazkilaria, Olaia Tejeda eliteko kirolaria (@olaiats.fisio), Maikys (@Maikyss_) kirola eta modari buruzko eduki sortzaile bikote gaztea, eta Olatz Martija eta Anne del Moral ekintzaileak, berrikuntza eta moda jasangarria bultzatzeko @duara.agency agentziaren sortzaileak.
Sarrerak doakoak dira eta gonbidapena eskuragarri daude honako esteka honetan: GAZTECHANGE 7.edizioa
GAZTECHANGEren zazpigarren edizioak haurren eta nerabeen eskubideak babestearen garrantzia aldarrikatu eta ikusarazteko premia jarri nahi du eztabaidaren erdigunean, #PiztuZureEskubideak lelopean.
UNICEF Euskadiko Batzordeak eta Lagunarte Deustuko Unibertsitateko ikasleen elkarteak antolatutako ekitaldia da, Eusko Jaurlaritzako Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoko departamentuaren kolaborazioarekin.
| AN IIZENA |
![]() |
18:30 ean |
![]() |
Ostirala, azaroak 21 |
![]() |
Auditoria, Guggenheim Bilbao Museoa |




