PORRUTXU BAT AROUND THE WORLD?

 

 

Osasun Ministerioak eta Ideas Fundazioko Ramon Rubial Institutuak kanpaina bat bultzatu dute gazteei ohartarazteko atzerrian droga kontsumitzeak edo erosteak atzerrian bete beharreko kartzela zigor gogorrak ekar ditzakeela.
Gaur egun 2.380 espainiar dago atzerriko kartzeletan, % 80a estupefazienteen salerosketarekin loturiko delituak direla eta; horietako asko oporretan zeuden bitartean atxilotu zituzten. Peru, Maroko, Brasil, eta Frantzian daude espainiar atxilotu gehienak.
Kopuru hori jeisteko eta gazteak arrisku horien jakitun izateko xedearekin, Drogen gaineko Plan Nazionalak eta Ramón Rubial Institutuak PORRUTXU BAT AROUND THE WORLD? aplikazioa sortu dute. Hasteko, argazki bat igo behar da, webcama konektatuta edo Facebookeko kontutik bat igota. Argazkia aurrez aurrekoa izatea gomendatzen da. Behin aukeratuta, aurpegi gabeko mutil baten argazkia agertuko da (ahoaren parera kanuto baten marrazkia duela). Aurpegiaren hutsune horretan aukeratu dugun argazkia sartuko dugu. Argazkiarekin gustora ez bagaude, edozein momentutan aldatzeko aukera izango dugu.
Aplikazioak marrazkiari sexua eta irudiaren tamaina eta kokapena aldatzeko aukera ere ematen du. Beste aukera bat da argazki bakoitzean porro mota aukeratzeko.
Urrats horiek behin beteta, bidaiari ekingo diogu. Argazki-makina baten moduan, objetiboa zabaldu eta ixten da eta zu zeu protagonista zaren hainbat leku agertuko dira.


Azken irudian, ordea, protagonista ez da leku paradisiako batean agertzen, espetxean baizik, kamiseta zikin batekin eta ñir-ñir egiten duen argi baten pean. Une horretan ez dago argazki oroigarria ateratzerik. Probatzen animatzen bazara, hona hemen webgunea: www.unporritoaroundtheworld.com.
Adriana Sanclemente, Ideas Fundazioko Ramón Rubial Institutuko proiektuen zuzendariak honakoa adierazi du: “Aplikazio informatiko hau gauzatu dugu, Internetek eta gizarte-sareek mezuaren eragina biderkatzen dutelako eta, horrela, lagun gehiagori helduko zaio, gazteei bereziki.”
Aplikazioa martxan jartzeaz gain, Espainiako hainbat lekutan konferentziak eta hitzaldiak ematen ere ari dira, atzerrian dauden espetxeratu kopurua murrizteko xedearekin.
Kainpaina aurkezteko ekitaldian, Drogen gaineko Plan Nazionalerako Gobernuko ordezkariak, Nuria Espí de Navas andreak, hauxe adierazi du: “Gazteek ez dakite drogen salerosketak dakartzan arriskuen ezta herrialde batzutan dauzkan zigor-ondorioen berri. Aurrezaintzaren alde lan egin behar dugu eta arriskuaren berri eman. Gazteak kontzientziatu behar ditugu eta garrantzitsuena, hezitu, kontzientzia ez baita debekuekin bakarrik sortzen.”
Kanpaina hori, Ramón Rubial Institutuak garatzen du 1998. urtetik hona, Espainiako Presoen Programaren barruan, atzerrian espetxeratutakoen senideek gero eta ugariago eskatzen baitute laguntza. 

¿Quieres dejar un comentario?