PORTUGALETE URI URENA VI. GAZTE DANTZALDIA
Dudarik ez, gazte jendeak oso gustukoa dauka dantza; horren frogagarri dugu dantza Udalaren Gizarte Zerbitzuetan gehien eskatzen diren jardueretako bat dela. Horiek horrela, bada, Hezkuntza eta Gazteria Sailak, beti ere gazteen ekimenak babestu eta sustatu nahian, dantzaldia antolatu du, Portugaleteko neska-mutil guztiek dantzan duten trebetasuna erakusteko aukera izan dezaten.
Dantzaldia apirilaren 28an (igandea) egingo dugu PANDO Aisia aisialdirako gunean. Parte hartu ahal izateko eskakizunak dira 14-30 urte bitartekoa eta Portugaletekoa izatea edo dantzan Portugaleten aritzea. Interesdunek taldeka edo bikoteka egin ahal izango dute inskripzioa. Dantza mota guztiak onartuko ditugun folklorekoak izan ezik. Parte-hartzaileek berrogeita hamarna euro jasoko dute dieta gisara, horretarako aurrekontu guztia 3.000 eurokoa delarik. Beraz, 60 parte-hartzaile baino gehiago edukiz gero, 3.000 euro horiek banatu egingo ditugu guztien artean.
Inskripzioa 2012ko martxoaren 11tik 23ra egin daiteke hemen:
GAZTE INFORMAZIO BULEGOA
Martín Fernández Villarán, z.g.
94 472 93 13
juventud@portugalete.org
Astelehenetatik ostiralera: 11:00-14:00 eta 17:00-19:00
GAZTE GELA
Maestro Zubeldia, z.g.
94 461 66 38
aulajoven@portugalete.org
Astelenehenetatik ostiralera: 16:00-21:00
Larunbatetan: 10:00-14:00 eta 16:00-21:00
www.gazteriaportugalete.org
