Royal Blood, Metronomy eta Delorean, BIME Live jaialdian

Pasaden ostegunean jarri dituzte salgai egun bakarrerako sarrerak. Azken iragarpen hauekin batera, kontzertuen egunez eguneko banaketa ere zehaztu dute antolatzaileek.

BIME Live jaialdiak hainbat talderen zuzenekoak iragarri berri ditu: Royal Blood, Metronomy, Delorean, Las Bistecs, Idles, Pablo Und Destruktion eta Rural Zombies, hain zuzen ere. Deloreanen kasuan, kontzertu berezia izango da zarauztarrena, Mikel Laboaren omenezko emanaldia eskainiko baitute.

Aurretik ere zenbait iragarpen egin zituzten aipatu jaialdiko antolatzaileek; The Prodigy taldearena, kasu. Talde horiek guztiak urriaren 27an eta 28an arituko dira BEC erakustazokan.

 Azken iragarpenak

Royal Blood bikote britainiarrak aho zabalik utzi zuen Bilbao BBK Liveko ikus-entzuleak, energiaz betetako talde bat zela argi erakutsi ostean. Joseph Mount buru duen Metronomy taldea ere, Erresuma Batutik iritsiko da Barakaldora, estudioko bosgarren diskoa aurkezteko.

Bestalde, Deloreanek Mikel Laboaren kantu ezagunenak moldatuko ditu oholtza gainean.

Aipatzekoa da, halaber, Las Bistecsen esku helduko direla elektro-disgusting doinuak. Batik bat, jarrera dibertigarria erakusten dute taula gainean, betiere zuzeneko indartsuak eta umorez betetako emanaldiak ardatz hartuta.

Bukatzeko, Pablo Und Destruktionek asko omen du erakusteko underground kulturari eutsita. Ez da gutxiagorako Rural Zombiesek milaka jarraitzaileren aurrean egingo duena, Juliaren ahotsak eta taldeak dituen abesti itsaskorrek aise aseko baitute musikazaleen egarria.

 Egun bakarreko sarrerak

BIME Livek pasaden ostegunean jarri ditu salgai egun bakarrerako sarrerak, 50 euroan (+ banaketa gastuak). Gainera, eguna bonu berezia egun hortik aurrera 65 euroko prezioa izango du.

Kontzertuen egunez eguneko banaketa:

Urriak 28, ostirala

ROYAL BLOOD

METRONOMY

RIDE

BILL CALLAHAN

EINSTÜRZENDE NEUBAUTEN

KIASMOS Live

MARK EITZEL

PABLO UND DESTRUKTION

ANARI

RURAL ZOMBIES

Gaua: JACKMASTER / JOY ORBISON / WILLOW

Urriak 29, larunbata

THE PRODIGY

VITALIC ‘ODC Live’

BNQT feat members of Midlake, Alex Kapranos (Franz Ferdinand), Fran Healy (Travis) & Jason Lytle (Grandaddy)

EXQUIRLA

DELOREAN presenta MIKEL LABOA

LAS BISTECS

IDLES

TOPS

Gaua: MANO LE TOUGH / LEON VYNEHALL / EL_TXEF_A

Informazio gehiago BIMEren webgune ofizialean.

INFORMAZIO ITURRIA: www.eitb.eus