S.A. eta La Raiz taldeak, Iruña Rock jaialdiaren lehen edizioan

15337654_684623281697053_2513059086087480524_nMaiatzean punta-puntako taldeak arituko dira Nafarroako hiriburuan jaio den Iruña Rock jaialdi berrian. Oraindik lehen iragarpenak baino ez dituzte egin, baina aurreratu dutenez, aurki osatuko dute estreinako edizioaren egitaraua.

Gaur-gaurkoz dakiguna da Soziedad Alkoholika, La Raiz, Gatillazo eta Desakato Iruñean arituko direla maiatzean. Hain zuzen ere, maiatzaren 26an eta 27an egingo dute festibala, eta antolatzaileek esan duten rock eta metal izarrak izango dira bertan, bi egunetan zehar.

Informazio gehiago: https://www.facebook.com/irunarockfestival/

INFORMAZIO ITURRIA: www.eitb.eus

¿Quieres dejar un comentario?