Zinema jaialdiak

Zinema jaialdi ugari antolatzen dute gure herri eta hirietan, eta zinemarik onenaz gozatzeko ekitaldiak biltzen dituen zerrenda bat osatu dugu.

Zinema denboraldia Dock of the Bay jaialdiarekin hasten da. Musika dokumentalak protagonista dituen ekitaldi hau urtarrilean egiten dute, Donostian.

Nafarroako Zinema Dokumentaleko Nazioarteko Jaialdia, Punto de Vistaotsailean egiten dute, Iruñean, bi urtean behin. Hilabete honetan, Zinegoakjaialdia ere egiten da, Bilbon, gay-lesbo-trans zinemaren nazioarteko jaialdia. Gasteizen Euskal Zinemaren Astea egiten dute.

Martxoan, film laburrak gustuko dituztenek Eskoriatzako Huhezinema jaialdiaz gozatzeko aukera izaten dute.

Apirilean egiten den jaialdi bat Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldia da. Urtetik urtera oihartzun handiagoa duen ekitaldi honek zinemazaleen onespena izan du azkeneko edizioetan, eta garrantzitsuenetakoa bilakatu da, jorratzen duen gaian.

Bilboko Fantasiazko Zinemaldia, FANTmaiatzean egiten dute. Donostian kultura librearekin loturiko filmak hitzordua dute Creative Commons film jaialdian.

Ekainean, surfaren maitaleek ezin dute Surfilm Festival jaialdian huts egin. Kirol honi buruz urtero egiten diren ikus-entzunezko lan ikusgarrienak biltzen diraDonostian. Bilbon, bestalde, denboraldiko film laburren jaialdirik ausartena egiten dute: Caostica.

Iraila zinemaren hilabetea da: nazioarteko izar esanguratsuenak Donostiako Nazioarteko Zinemaldian biltzen dira. Horrez gain, zinema sozialak Bilboko Zinema Ikusezinaren jaialdian du lekua.     Urrian emakumeek egindako zinema erakustaldiak, Zinemakumeak jaialdiak, osatzen du. Hala ere, ezin dugu ahaztu Donostian antolatzen duten Beldurrezko eta Zinema Fantastikoaren Jaialdia, ezinbesteko ekitaldia genero horren maitaleentzat. Lekeition Euskal Zine Bilera egiten dute, euskaraz egiten diren ikus-entzunezkoen topaketa garrantzitsuena.   Azaroan, ekitaldi ugari antolatzen dute film laburren inguruan. Zallan, Enkarterriko jaialdia egiten dute: Enkarzine; Oñatin, film laburren rallya, eta Eibarren, Asier Errasti film laburren jaialdia. Horretaz gain, Bilbon, Zinema Dokumental eta Film Laburren Nazioarteko Zinebi jaialdi ospetsua egiten dute. Gasteizen Cortada film laburren lehiaketa antolatzen du EHU Arabako Canpusak.

Abenduari dagokionez Deban Animadeba animaziozko film laburren jaialdia egiten dute. Bestalde, giro ona da protagonista Arrigorriagan egiten duten umorezko film laburren jaialdian. Irunen, film laburren jaialdi entzutetsua egiten dute, eta Bilbon Mendi Zinemaldia antolatzen dute.

INFORMAZIO ITURRIA: www.gazteaukera.euskadi.eus