Gizonezkoen masturbagailuak

Jostailu sexualen industrian denetarik aurki daiteke, baita gizonentzat ere, eta horrela, gizonei zuzendutako masturbatzaileak gehien saltzen diren horrelako produktuen artean aurkitzen dira.

Pasa den maiatzaren 7an Masturbazioaren Nazioarteko Eguna ospatu zen. Jakina, masturtzeko modurik errazena eskuz egitea da, baina azken urteotan oso modu azkarrean garatu da jostailu sexualen industria, praktika hori beste dimentsio batera eramanez.

Jostailu sexualez edo masturbatzaileez hitz egiten denean, arrunki, emakumeei zuzendutako kontsoladoreak edo bibratzaileak etortzen zaizkigu burura. Baina jostailu sexualen industrian denetarik aurki daiteke, baita gizonentzat ere, eta horrela, gizonei zuzendutako masturbatzaileak gehien saltzen diren horrelako produktuen artean aurkitzen dira. Izan ere, gizonezkoen masturbagailuen agerpenak eta gorakadak sexualitateaz gozatzeko aukera ugari eman dizkie.

Nahiz eta masturbagailu maskulinoen merkatua ez izan emakumezkoen sexu-jostailuena bezain zabala, aukera ugari daude. Eta batzuetan zaila da aukera egokia zein den erabakitzea. 

Jarraian, gizonentzako masturbagailu mota nagusiak zeintzuk diren irakur dezakezue.

Lehenik eta behin masturbagailu xurgatzaileak daude. Zakilaren itxura duen gailua da eta barne-barrunbe bat du. Bertan zakila sartu eta martxan jarri bezain pronto xurgatze-sentsazio atsegina sentituko da. Modeloaren arabera, litekeena da barrualdean testura ezberdina izatea eta horrek gozamena handitzen laguntzen du. Gizonen artean gehien erabiltzen diren masturbagailuak horrelakoak dira.

Bigarren kategoria bat bibragailuena litzateke. Emakumeok bibragailu bat badugu, zergatik ez dute gizonek bibragailu bat izango? Masturbagailu kategoria horrek baginako eta ahoko sexuaren sentsazio nahiko errealista eskaintzen du. Kasu honetan ere gailu ugari aurkituko dituzu.

Nahiko arrakastatsua den beste kategoria bat arrautza masturbatzaileena da. Izenak berak dioen moduan, arrautza forma dute eta, kasu honetan ere, barne-barrunbe bat dute. Jostailu erotiko xumea dirudien arren, testura ezberdineko gama zabal bat dago, eta gogobetetasun handiena ematen dizuna aurkitu arte probatu ahal duzu.

Zergatik erabili horrelako gailu bat?

Gizonezkoen masturbagailuak aukera bikaina dira masturbazioari bizitasun pixka bat gehitzeko. Bikotekidearekin ere erabil daitezke, sexuaren errutinatik ateratzeko. Gainera, zure bizitza sexuala irauli dezaketen sentsazio atsegingarri berriak esperimentatzen lagun diezazukete. Gailu horiei esker, masturbazioan ez duzu zertan lan guztia egin beharko eta horietako baten bat probatuz gero, sentsazioen mundu berri bat ezagutu ahal izango duzu.

Lerro hauen bidez, gizonezkoen masturbagailu motetan barrena ibilbide labur bat eskaini dizuegu. Orain, aukera guztiak ebaluatu eta nahi duzunera hobekien egokitzen dena aukera dezakezu. Ez izan beldurrik esperimentatzeko eta pixka bat harago joateko. Pentsaezinak diren asebetetze-mailak lortuko dituzula bermatzen dizugu.

FUENTE: gazteberri.eus

¿Quieres dejar un comentario?