• es
  • eu
sexo, drogas y Rock & roll

[vc_row][vc_column width=”1/2″][vc_column_text]

Etiketak

Den-denok nahi dugu ingurukoen onarpena eta onarpen horren bila jokatzen dugu askotan ingurukoek nahi bezala. Hainbatetan, onarpen hori eskuratzearren, komeni ez zaigun zerbait edo gure kontra doan zerbait egien dugu: aurren-aurrena edo ausartena izan nahi dugu droga probatzean, azkarrena motorraz edo autoaz, edo zeozer lapurtzen dugu sekula harrapatuko ez gaituztelakoan. Beste hainbatetan, aldiz, gustuko ez ditugun gauzak egingo ditugu, ingurukoek guregandik hala espero dutelakoan.  Horrela jokatuta, ingurukoek etiketa zintzilikatuko digute, ziur.

Gizakion jokaera edo nortasunari buruzko hitzak edo iritziak dira etiketak. Egunean-egunean inguruan ditugunek idazten dizkigute etiketok.

Etiketa mordoa dago munduan, tankera askotarikoak: arazo-iturri, psikopata, delitugile, arraro, gatazkatsu… Horrelako etiketa bat soinean eramanez gero, horren arabera eraikiko dugu geure buruaz dugun ideia (autokontzeptua); horren araberakoa izango da, halaber, geure buruari diogun maitea (autoestimua), eta horrek guztiak, azkenik, gure jokamoldeari ere eragingo dio.

“Gatazkatsu” etiketa lortzeko puntuak hala gainekoek nola parekoek, adiskideek, ematen dizkigute. Eta baliteke horrek arazoak ekartzea: agian  besteen errua leporatuko dizute, begi txarrez ikusiko zaituzte, bestelako tratua emango dizute, etab. (Que rule liburutik hartua).

[/vc_column_text][/vc_column][vc_column width=”1/2″][vc_column_text css=”.vc_custom_1454940912983{padding-top: 10px !important;padding-right: 10px !important;padding-bottom: 10px !important;padding-left: 10px !important;}”]Kolokon - etiquetas[/vc_column_text][vc_column_text el_class=”green lighten-3 z-depth-2 rotate2″ css=”.vc_custom_1462371493855{padding-top: 20px !important;padding-right: 20px !important;padding-bottom: 20px !important;padding-left: 20px !important;}”]

“Hamalau urte nituenean, aita ezjakin hutsa zen eta gorroto bizia nion. Hogeita bat urte bete nituenean, berriz, sinistezina egiten zitzaidan zenbat ikasi zuen aitak zazpi urtetan”

Tales de Mileto

[/vc_column_text][/vc_column][/vc_row][vc_row][vc_column css=”.vc_custom_1454941047792{padding-top: 20px !important;padding-right: 20px !important;padding-bottom: 20px !important;padding-left: 20px !important;}”][vc_column_text el_class=”blue lighten-3 z-depth-2″ css=”.vc_custom_1462371691278{padding-top: 20px !important;padding-right: 20px !important;padding-bottom: 20px !important;padding-left: 20px !important;}”]

Dena delakoagatik ere, etiketa eramateko arriskuan bazaude, jakin ezazu horrek ondorio txarrak badakartzala. Zergatik?

 

ETIKETAK:

Etiketak ez duelako ematen inolako informazio baliagarririk zure jokaeraz, ezta zure nortasunaz ere.

Etiketa oro har, oso oro har, hitz egiteko modu bat da. Beraz, inork ez du kontuan hartuko etiketaren kontraesaneko jokaerarik.

Fikziozkoa da; ez du zehazten zein egoera edo zein jokaera dela-eta sortu den.

Etiketa darabiltenak ahulezia eta akatsen bila dabiltza. Zure abilezia eta baliabideak, berriz, ez dituzte ikusiko.

Gerta daiteke iragarritakoa berez betetzea. Gurpil zoroan sartuko zara azkenik: zerbait egin eta etiketa zintzilikatu; eta behin etiketa zintzilikaturik, horren arabera jardun, zintzilikatzaileek espero bezala. Horrek ez dizu biderik emango jokaera aldatzeko.

 

Azkenik uste izango duzu egindakoaren erantzukizunik ez dagokizula, “horrelakoxea zarelako, zer egingo diozu” edo “hainbat gauza aldatzerik ez dagoelako”.

Behin etiketa soinean eramanda, nekez topatuko duzu atzerako biderik. Geldi zaitez, beraz, eta egin gogoeta: zer egiten duzu?, nola egiten duzu? Horrelaxe bakarrik kenduko duzu zama astun hori guztia gainetik.

Hainbatetan arazoa ez da zer egiten duzun, baizik eta noiz eta non egiten duzun. PARRANDAN ZOAZELA, EZ DUZU LIBURURIK ERAMATEN. ZERGATIK DARAMATZAZU, BADA, PORRUAK INSTITUTURA?[/vc_column_text][/vc_column][/vc_row]