EZEREN MENDE AL ZABILTZA?
TEKNOLOGIA BERRIAK OSO ONAK DIRA. EGOKI ERABILIZ GERO, NOSKI
Teknologia berriek bidea zabaltzen dizute ikasteko, sormena pizteko eta mundu guztiarekin komunikatzeko.
INTERNETEN, ORDEA, …
kontuz ibili, baldin eta …
Gero eta denbora luzeagoa eman behar baduzu Interneten, ongi sentitzeko.
Beste zeregin bazuetan denbora laburragoa ematen baduzu.
Pentsatuta zeneukan baino sarriago edo denbora luzeagoan konektatzen bazara.
Konektaturik ez zaudenean, urduri, kezkaturik, umore txarrez, triste, suminkor bazaude eta Internet burutik kendu ezinik: zertan ibiliko dira adiskideak sarean?, zer egingo dut hurrengo konexioan?
Interneten zabiltzala, irteteko une egokirik topatzen ez baduzu.
Txateatzeari garrantzi handiagoa ematen badiozu benetako adiskideei baino.
Posta elektronikoaren buzoian konpultsioz sartzen bazara.
Orduak eta orduak ematen badituzu online jokoetan.
Interneti eusten badiozu, arazoak ekarri arren: lo gutxi egiten duzu, berandu iristen zara goizez, ez duzu etxeko lanik egiten, adiskideak galdu dituzu…
Gezurra esan badiezu senideei, adiskideei edo beste batzuei, Internet gehiegi erabiltzen duzula jakin ez dezaten.
Internetera jotzen baduzu, arazoak ahazteko.
Amets egiten baduzu, esna zein lotan, Interneten inguruan.
Nahita edo nahi gabe, hatzamarrekin tekleatzearena egiten baduzu.
Hona hemen hainbat aholku
Ezar ezazu epemuga. Alarma bat programatu, ordu bat edo bi geroago jo dezan. Jotzen duenean, utzi egin beharko diozu ordenagailua erabiltzeari.
Alda itzazu ordutegiak. Afaldu ostean konektatu ohi bazara eta gau osoa konektaturik ematen baduzu, ez ukitu ordenagailua afaldu ostean.
Instala ezazu konpultsioz bisitatzen dituzun webguneak blokeatzeko softwarea eta eman blokeoa kentzeko pasahitza konfiantzako lagun bati.
Idatzi zerrenda batean pantaila aurrean eseri ordez egin ditzakezun gauza guztiak. Jar ezazu zerrenda ordenagailuaren ondoan.
Instala ezazu ordenagailua etxeko gelarik jendetsuenean. Inguruan beste batzuk edukita, askoz gutxiago erabiliko duzu, ziur.
Itzali ordenagailua, erabili ezean.