Basque Fest Rock City jaialdiak doako kontzertuz jantziko du Bilbo, Aste Santuan
Besteak beste, Moonshakers, Mocker’s, Yellow Big Machine, Lukiek eta The Excitements igoko dira Kafe Antzokiko agertokira martxoaren 28tik 31ra.
Martxoaren 28tik 31era Basque Fest Rock City jaialdiaren agertoki bilakatuko da Bilbo. Lau egunez, Kafe Antzokiko oholtzan doako kontzertuak nagusituko dira, bilbotarren zein bisitarien musika egarria asetze aldera. Estilo aniztasuna nabarmenduko da aipatu hitzorduetan, betiere kalitatezko musika oinarri dela. Gauero, bizpahiru taldek joko dute, eta emanaldi guztiak doakoak izango dira.
Hala, martxoaren 28an Moonshakers eta Free the Wheel taldeek irekiko dute zikloa. Egun bat geroago, hiru zuzeneko hartuko ditu Kafe Antzokiak: The Northagirres, Mocker’s eta Kaskezur.
Martxoaren 30erako ere talde ezagunak gonbidatu dituzte oholtzara. Hain zuzen ere, Yellow Big Machine, Lukiek eta Toc arduratuko dira antzokia girotzeaz.
Bukatzeko, martxoaren 31n The Excitementsen eta The Allnightersen txanda izango da.
KONTZERTUAK, EGUNEZ EGUN
Martxoak 28, asteazkena
Ateen irekiera, 21:30ean. Kontzertuen hasiera, 22:00etan
MOONSHAKERS
FREE THE WHELL
Ateen irekiera, 21:30ean. Kontzertuen hasiera, 22:00etan
THE NORTHAGIRRES
MOCKER’S
KASKEZUR…
Martxoak 30, ostirala
Ateen irekiera, 21:30ean. Kontzertuen hasiera, 22:00etan
YELLOW BIG MACHINE
LUKIEK
TOC
Martxoak 31, larunbata
Ateen irekiera, 21:30ean. Kontzertuen hasiera, 22:00etan
THE EXCITEMENTS
THE ALLNIGHTERS
INFORMAZIO ITURRIA: eitb.eus