Chris Robinson eta Urge Overkill iragarrita, aurtengo egitaraua itxi du Azkena Rockek

Ekainaren 22an eta 23an egingo dute jaialdia Gasteizko Mendizabalan. Egitaraua itxita dago jada, eta egun bakoitzean egongo diren kontzertuak iragarri dituzte azken orduotan.

2018ko edizioaren egitaraua itxi du gaur Azkena Rock Festival jaialdiak. Besteak beste, Brotherhood taldearen emanaldia iragarri dute antolatzaileek: The Black Crowes taldeko Chris Robinsonek Gasteizko Mendizabala harrapatuko du berriro. Gainera, Urge Overkillek emanaldi bikoitza eskainiko du Arabako hiriburuan. Alde batetik, Saturation lan mitikoa taularatuko du ostiralean. Bestetik, Tom Petty omenduko du larunbatean.

Halaber, Andre Mari Zuriaren Plazan ekainean egongo diren doako kontzertuen berri eman dute azken orduotan: The Sheepdogs eta The James Taylor Quarter, hain zuzen ere.

Bukatzeko, Trashvillen, gauak girotzeaz arduratuko diren luxuzko disko-jartzaileen izenak jakinarazi dituzte.

Egitaraua, egunez egun

Ekainak 22, ostirala

VAN MORRISON

MC50

CHRIS ROBINSON BROTHERHOOD

DEAD CROSS

URGE OVERKILL plays ‘SATURATION’

NEBULA

MAN OR ASTRO-MAN?

THEE HYPNOTICS

THE ALLNIGHTERS

THE SOUL JACKET

TUTAN COME ON

Trashville:

THE 5.6.7.8’S

DEX ROMWEBER DUO

THE SENSATIONAL SECOND COUSINS

HOMBRE LOBO INTERNACIONAL

DJak:

DIEGO RJ

TOMÁS COWABUNGA

J.F. LEÓN/ TONI LOVE

Andre Mari Zuriaren Plaza: THE SHEEPDOGS

 

Ekainak 23, larunbata

JOAN JETT AND THE BLACKHEARTS

MOTT THE HOOPLE

GLUECIFER

TURBONEGRO

THE BEASTS OF BOURBON

BERRI TXARRAK

URGE OVERKILL plays TOM PETTY

THE DREAM SYNDICATE

NUEVO CATECISMO CATÓLICO

LORDS OF ALTAMONT

SOL LAGARTO

MAMAGIGI’S

Trashville:

REVEREND BEAT-MAN feat. SISTER NICOLE IZOBEL GARCIA

DEAD ELVIS & HIS ONE MAN GRAVE

WOLF WOLF

HUGO RACE & MICHELANGELO RUSSO

DJak:

FERNANDO NAVARRO

AC/DJ

PARTY HARD DJ

EL VIEJO ZORRO Y LA GALLINA

Andre Mari Zuriaren Plaza: THE JAMES TAYLOR QUARTET

Sarrerak

Bi eguneko abonamendua 115 euroan (+ banaketa gastuak) dago salgai. Eguneko sarrera, berriz, 59 euroan (+banaketa gastuak) eros daiteke.

INFORMAZIO ITURRIA: www.eitb.eus