Camiloren bira Iruñera eta Bilbora iritsiko da irailean
Musikari eta ekoizle kolonbiarrak “Mis Manos” diskoa aurkeztuko du irailaren 19an Bilbao Arenan eta 21ean Nafarroa Arenan.
Camilo musikari eta ekoizle kolonbiarrak bi zuzeneko iragarri ditu Euskal Herrian, irailean, Mis Manos diskoa aurkezteko. Irailaren 19an, Bizkaiko hiriburuko Bilbao Arenan eskainiko du kontzertua, eta hilaren 21ean, berriz, Iruñeko Nafarroa Arenan.
Artistaren bigarren diskoa da, eta, besteak beste, “Vida de Rico”, “Bebe”, “Ropa Cara”, “Machu Pichu” eta “Millones” kantuek osatzen dute proiektua.
Sarrerak aldez aurretik eros daitezke Internet bidez, Planet Events, Ticketmaster eta El Corte Ingles webguneetan.
Covid-19a dela eta, beharrezkoak diren segurtasun neurri guztiak kontuan hartuko dituztela azaldu dute antolatzaileek.