Etiketak
Den-denok nahi dugu ingurukoen onarpena eta onarpen horren bila jokatzen dugu askotan ingurukoek nahi bezala. Hainbatetan, onarpen hori eskuratzearren, komeni ez zaigun zerbait edo gure kontra doan zerbait egien dugu: aurren-aurrena edo ausartena izan nahi dugu droga probatzean, azkarrena motorraz edo autoaz, edo zeozer lapurtzen dugu sekula harrapatuko ez gaituztelakoan. Beste hainbatetan, aldiz, gustuko ez ditugun gauzak egingo ditugu, ingurukoek guregandik hala espero dutelakoan. Horrela jokatuta, ingurukoek etiketa zintzilikatuko digute, ziur.
Gizakion jokaera edo nortasunari buruzko hitzak edo iritziak dira etiketak. Egunean-egunean inguruan ditugunek idazten dizkigute etiketok.
Etiketa mordoa dago munduan, tankera askotarikoak: arazo-iturri, psikopata, delitugile, arraro, gatazkatsu… Horrelako etiketa bat soinean eramanez gero, horren arabera eraikiko dugu geure buruaz dugun ideia (autokontzeptua); horren araberakoa izango da, halaber, geure buruari diogun maitea (autoestimua), eta horrek guztiak, azkenik, gure jokamoldeari ere eragingo dio.
“Gatazkatsu” etiketa lortzeko puntuak hala gainekoek nola parekoek, adiskideek, ematen dizkigute. Eta baliteke horrek arazoak ekartzea: agian besteen errua leporatuko dizute, begi txarrez ikusiko zaituzte, bestelako tratua emango dizute, etab. (Que rule liburutik hartua).