“GEU BIOK”: WEBGUNE BERRIA GAZTEENTZAT
EHUko soziologia Fakultateko azterlan baten arabera, gazteek ez dute ondo antzematen genero-indarkeria, ez dute ondo ulertzen eta ez diote ondo aurre egiten, horretarako baliabiderik ez dutelako. Horregatik dira gero eta beharrezkoagoak web berri honen moduko ekimenak.
Hauxe esan zigun kontuaz Nekane Alonsok, Bilboko Udalaren Berdintasun, Kooperazio eta Herritartasun zinegotziak: “Hamazortzi eta hogeita bederatzi urte bitarteko emakumeak ditugu tratu txarren kasu gehienetan; eta gero eta gehiago dira. Era berean, Udalak arreta ematen den emakumeak gero eta gazteagoak dira.”
Besterik gabe, bota begiradatxoa web berriari. Merezi du. Benetan: http://www.bilbao.net/geubiok/