Kontua da Omnibus Legea hasi dela indarrean, Europako zuzentarau bat aplikatuta. Helburua da zenbait ekonomia-jarduera liberalizatzea lanpostu berriak sortzeko asmoz.
Harrigarriena da neurri hori eta Osasun Ministerio eta Eusko Jaurlaritzaren erabakia, 2010aren erdialdean eremu publiko itxietan, tabernak eta jatetxeak barne, erretzea debekatzekoa, aldi berean etorri direla.
Zehaztu behar dugu kaleko sarrera duten prentsa-saltokietan besterik ez dela legala izango tabakoa saltzea. Esaterako, Merkataritza-guneen barruan dauden lokaletan, berriz, ezin izango da saldu.
Zenbait elkarte eta erakundek ohartarazi dute horren ondorioz nerabeen tabakoa kontsumitzeko joera handi daitekeela. Haien arabera, adingabeei tabakoa saltzea gutxiago kontrolatuko da eta horregatik eskatu dute estankoetan bakarrik saldu ahal izatea.