EUSKALDUNOK POZIK OMEN GAUDE GEURE SEXU-BIZIMODUAZ
Txostenak aipatzen duen ikerketa 25-70 urte bitarteko 3.000 laguni egin zaio. Esan bezala, euskaldunok, bataz bestez, bi ordu eta erdi ematen dugu sexuan astean. Gizonezkoek garrantzia handiagoa ematen diete sexu-harremanei, emakumeek baino, eta gazteak asebeteago daude sexuaz helduak baino. Halaber, gazteek dute interesik handiena sexu-harremanak hobetzean.
Emakumeak asebeteago sentitzen dira, gizonezkoak baino, beren sexu-bizimoduaz eta interes handiagoa dute sexua betegarria izan dadin. Askoz gehiago hitz egiten dute sexuaz eta sarriago esaten dute egia.
Zalantzak izatekotan, familia-medikuarenera jotzen dugu lehenik eta urologoarengana ere bai. Internetera ere sarri jo ohi dugu informazio bila.
Vicent Bataller doktoreak dioenez, euskaldun gehienak pozik daude bere bizimodu sexualaz. Hala eta guztiz, % 22k badio azken urte honetan arazoren bat eduki duela harreman intimoetan. Arazoak aipatzerakoan, desio sexualik eza aipatzen dute lehenik (% 42) eta, horren ostean, baginaren lehorra (% 28, ohikeria (% 25) eta erekzioaren disfuntzioa (% 22). Baina 54 urtetik gorako hamar gizonetako batek bakarrik egin dio kontsulta medikuari patologia horretaz eta tratamenduaz.
Halaber dio doktoreak naturaltasunez bizi behar dugla sexua, naturala delako, gizakioi geurez dagokigun zerbait. Denok gara sexudun, naturak berak eman digu sexua eta, horregatik, geure nortasunaren alderdi hori, plazer-iturri hori zapaltzeak patologia, gaixotasuna eta ezinegona besterik ez dakar.
Jendeak albo batera utzi behar ditu betiko aurrejuzkuak. Arazo edo disfuntziorik edukiz gero, sexologo edo aditu bati egin behar diogu kontsulta. Sexologo, andrologo, urologo eta profesional guztiak prest daude gure bizi-kalitateari kalte egiten dion horretan laguntzeko.