ZINEMA EXPRESS II. JAIALDIA
Portugaleteko Udalak Zinema Express II. Jaialdia antolatu du. Hona hemen lehiaketaren ARAUAK:
1. Lehiaketa 2010eko uztailaren 3an egingo dugu. Nahi duten guztiek parte hartu ahal izango dute, inolako mugarik (adina, nazionaliatea…) ez dagoelako.
2. Inskripzioa lehiaketaren webgunean (www.fceportugalete.com) egingo da.
3. Parte-hartzaileek 10 ordu edukiko dute, 9:00etatik 19:00etara, filmak egiteko.
4. Film laburren gaia lehiaketaren egunean bertan, 9:00etan, jakinaraziko da.
5. Filmak aurkezteko ordua zehaztuko da eta muga-ordu hori igarota aurkezten diren filmak ez dira lehian
sartuko. Baliteke, berriz, erakustea.
6. Filmak euskaraz ala gaztelaniaz egin daitezke, eta audiorik gabe ere bai. Gehienez 5 minutu luze izango dira, kreditu-tituluak barne daudela.
7. Taldeek film bana aurkeztuko dute lehiara.
8. Taldeek gehienez zazpina kide izango dute.
9. Filmek gutxienez leku hauetako hiru agertu beharko dituzte:
• Zubi Esekia
• Rialia museoa
• Alde Zaharra, dendak
• San Roke plaza
• Santa Klara kulturtegia
• Florida parkea
• Canilla ibiltokia
• Areilza Doktorearen parkea
• Andra Mariaren eliza
• Salazar dorrea
10. Filmak jatorrizkoak eta erakutsi gabeak izango dira. Egile-eskubideei buruzko legeria hautsiz gero, antolatzaileek ez dute horren erantzukizunik edukiko.
11. Filmen formatua DV PAL (720 x 576) izango da. Antolatzaileek paratuko duten DVD/USB batean aurkeztuko dira.
12. Hauexek izango dira sariak:
1. saria: 850 € eta trofeoa
2. saria: 650 € eta trofeoa
3. saria: 450 € eta trofeoa
Akzesita saririk gabeko Portugaleteko film onenari: trofeoa
13. Parte-hartzaileek antolatzaileei lagako dizkiete lehiaketara aurkezten dituzten filmen komunikazio publiko, erreprodukzio eta banaketarako eskubideak.
14. Lehiaketara aurkezten dituzten film guztiak erakutsiko dira lehiaketaren egunean.
15. Antolatzaileek hiru epaile izendatuko ditu. Euskal ikus-entzunezkoen adituak izango dira.
16. Epaileen erabakia apelaezina izango da.
17. Epaileek hutsik utzi ahal izango dute sari bat edo guztiak.
18. Lehiaketa honetan parte-hartzeak arau hauek guztiak onartzea dakar berez.
19. Lehiaketari buruzko informazioa lortzeko, hauetara jo: 94 472 92 20 telefonoa, www.fceportugalete.com, www.portugalete.org, santaclara@portugalete.org.
DATUAK BABESTEA. Datu Pertsonalak babesteko 15/1999 Lege Organikoa bete nahian jakinarazten dizugu parte-hartzaileen datuak “Parte-hartzaileak eta laguntzaileak” izeneko fuitxategi batean sartu eta erabiliko direla. Fitxategi horren erantzukizuna Portugaleteko Udalari dagokio eta Kultura Sailak bere jardunean behar dituen laguntzaileak eta harreman profesionalak kudeatzeko erabiliko du. Interesatuak bere datuak eskuratu, zuzendu, kendu eta aurkatu ahal izango ditu Portugaleteko udaletxeko Erregistro Nagusian (Solar plaza z.g. 48920 Portugalete).