BARAKALDO ROCKALDIA JAIALDIAREN III. EDIZIOA

Eguna: 2010eko abenduaren 30a.
Lekua: Barakaldoko Rockstar Live aretoa.
Ordua: Ateak 19:00etan zabalduko dira.

Los Suaves taldeak, Galiziakoak, makrokontzertu horretan parte hartuko du Bizkaiko rock gogor puntako lau taldekin batera: Vhäldemar, Celsius, Autostereo eta Fiend. Barakaldoko Udalak antolatuta, ekitaldirako 1.500 gonbidapenak, doan banatuko dira abenduaren 15etik aurrera, udalaren lau egoitza hauetan:
– Clara Campoamor gizarte-etxean.
– Gurutzetako kultur etxean.
– Herriko Plazako Herritarrei Laguntzeko Zerbitzuan.
– San Juan kaleko Gazte Bulegoan.

Hara bertaratzen direnei hiruna sarrera emango diegu gehienez.

Los Suaves ospakuntzan dabiltza, izan ere 30 urte daramate eszenatoki gainean eta hori dela eta “29 años, 9 meses y 1 día” izeneko bira nazional bati ekin diote. Horregatik pasa den irailean beren jaioterrian, Ourensen, kontzertu historiko bat grabatu zuten eta DVDn argitaratu.

Jaialdiaren aurkezpena, aurreko edizioetan bezala, Zopinpa Irratiko “La Mirada Negra” saioko aurkezleen eskutik izango dugu. Egin duten aldaketa bakarra jailadiaren data da, oraintsu arte urrian egiten baitzen.

TALDEEN BIOGRAFIA

Los Suaves. 1970eko hamarkadaren amaieran sortu zen. Jatorriz, Domínguez anaiek (Yosi, Charly eta Javier) osatzen zuten, Javier orain ez dagoen arren. Taldeko gainerakoak Alberto Cereijo, Fernando Calvo eta Tino Mojón dira. Egun AFYVEko salmenta-zerrendan lehenengoak dira haien zuzeneko diskoarekin (guztira 20 kaleratu dituzte, estudioko, zuzeneko eta bilduma-diskoak kontuan hartzen baditugu). Hogeita hamar urte daramate ekinean, sari sorta luzea jaso dute eta haien kontzertuak erabat betetzen dira.

 

 

Vhäldemar. Heavy metal talde hau Barakaldon fundatu zuten 1990eko hamarkadaren amaieran Pedro J. Monge gitarristak eta Carlos Escudero abeslari eta gitarristak Geroago Oscar Cuadrado baxu-jotzailea etorri zen. Hainbat abesti konposatu ondoren, arrakasta lortzeko aukera bazutela ikusi zuten eta Eduardo Martínez bateria-jotzailea fitxatu zuten, hauxe bera geroago Alex de Benitok ordezkatua. 2007an Bilbao BBK Live jaialdiari hasiera eman zioten eta aurten hirugarren diskoa kaleratu dute, taldearen Myspacetik deskarga daitekeena.

 

 

 

Autostereo. 2008an sortua, bost bizkaitarrek osatzen dute: German Ulacia (teklatuak eta koruak, Iñigo Benito (bateria-jotzailea, Jagoba Ormaetxea (ahotsa eta gitarra, Víctor Fortes (gitarra) eta Jorge Alonso (baxua eta koruak). Beren burua isuri guztietako rock talde moduan definitzen dute, ukitu progresibo eta alternatiboekin.
Bilboko Banda Berrien III. Lehiaketa irabazi ostean, Esperanza Tour 2010-11 izeneko kontzertu bira bati ekin zioten urtarrilean.

 

 

Celsius. Bost urte daramate elkarrekin eta Euskadiko rock melodikoko aitzindari bilakatu dira beren merituengatik. Estreinaldiko diskoa 2007koa da. Iaz, bigarren diskoa kaleratu zuten, “Viento a favor”, eta Euskadi Gazteko lehenengo postura heldu ziren. Celsius honako hauek osatzen dute: Pino Igor Almagia (bateria, Aritza Segurola (baxua eta koruak, Igor Falcón (gitarra, David Gándara (ahotsa eta gitarra) eta Samuel Cerrato (teklatuak eta koruak).

 

Fiend. 2003. urte inguruan sortu zen. Garai hartan besteen kantuen bertsioak egiten zituzten. Taldeko bateriak eta gitarra batek alde egin ondoren, Juans abeslariak bateria hartu zuen eta Jus, Kotxe eta Juans beren abesti propioak egiten hasi ziren. Geroago, Beto Méndez eta Andhony sartu ziren taldean eta Andhonyk forma eta musika eman zien taldeak idatzita zituen hitzei. 

¿Quieres dejar un comentario?