SHAKIRA ETA BISBAL BILBO
Shakira: “Sale el sol” mundu-bira
San Mames estadioan (40.000 laguneko aforoa) izango dugu Shakira. Sarrerak salgai dituzue BBK, Ticketmaster eta Servicaixan eta www.livenation.es eta www.ltinews.net webguneetan. Hainbat prezio daude: 45, 50 eta 65 euro, gehi banaketaren gastuak, eserlekuaren arabera.
Shakira Valentzian ere ibiliko da (Marina Sur entzunaretoa, maiatzak 29, Almerian (Joko Mediterraneoen Estadioa, ekainak 1); eta Madrilen (Vicente Calderón estadioa, ekainak 3).
Shakiraren azken diskoaren (“Sale el sol”) hiru milioi kopia saldu dira mundu osoan iazko urritik hona. Shakirarenak dira, halaber, kantu ezagun hauek: “Ciega, sordomuda”, “Loba”, “Te dejo Madrid” eta “Waka waka”, 2010eko Futbolaren Mundu Txapelketaren kantu ofiziala.
Bisbal: aurreneko bira akustikoa
David Bisbal ere edukiko dugu Bilbon ekainaren 4an, Euskalduna Jauregian, 21:00etan. Bisbalek egiten duen aurreneko bira akustikoa da hau eta Espainia osoko entzunaretoetara eramango du.
Sarrerak (37-47 euro bitartean) salgai daude 944 310 310 telefono zenbakian, Euskalduna Jauregian, BBKren orotarako kutxazainetan eta Interneten.