ALDARTE: ENCUENTRO DE MUJERES/EMAKUMEEN ELKARTZEA

Epa neskak,

Gogoan al duzue elkartu ginen azkeneko aldia?

Bizkaian oraindik ez dugu topaketarik egin. Tira, heldu zaigu horri buelta emateko aukera. Maiatzak ero-bero jarri gaitu eta neska lesbianak, bisexualak, lamiak, trans, soropilak, indefinituak biltzeko gonbita luzatzen dizuegu: maiatzaren 20tik 22ra bitarteko asteburuan Gorozikako aterpetxean, Gernikatik gertu dagoen herrian.

Ondo baino hobeto pasatzeko proposamenak ditugu: bizi-martxa soropila, tailerrak (dantza afrikarra, artea, bondage, musikoterapia, biodantza, BDSM…, DJak, trekking, Lesbian Kafea, performancea, festak, futbola, kontzertua,… eta sorpresa ugari.

Asteburu osoaren prezioa, pentsio osoa, tailerrak eta abarrak barne: 65 euro.Informazio gehiago jaso eta izena emateko:
Tel: 94 4237296
E-posta:
aldarte@aldarte.org
Web:
www.aldarte.org

Izena ematean izen-abizenak eta menu-mota (ohikoa, bejeta, zeliakoa) aipatu beharko duzue.

Aterpetxeak 77 plaza ditu, beraz, lehenbailehen eman beharko duzue izena.

Neskak, Gorozikan elkartuko gara!

¿Quieres dejar un comentario?